IK4k 122 milioi lortu ditu europar funtsetatik jardunean daramatzan 10 urte hauetan

3 December, 2015

Bederatzi zentro eta 1.300 ikertzaile biltzen dituen IK4 euskal alianza teknologikoak 122 milioi euro lortu ditu I+G+b arloko europar funtsetatik jardunean egin dituen lehenengo hamar urte hauetan.

Epealdi honetan lortutako 122 milioi euroko europar finantzaketa horretatik, 90 milioi 2013an amaitu zen Europar Batasuneko VII. Esparru-Programari dagozkio, eta gainerako 32 milioiak Europar Batasuneko ikerketa sustatzeko abian den Horizon 2020 programakoak dira.

Jardunean hasi zenez geroztik, 140 euskal enpresak baino gehiagok parte hartu dute IK4rekin batera Europa mailako ikerketa-proiektuetan. Epealdi berean, euskal aliantzak urteko 800 enpresa ingururentzako I+G+b arloko proiektuak gauzatu ditu, 4.000 bezero pribaturen kopuru osoa gaindituz.

IK4 duela hamar urte sortu zen, aliantzari atxikita dauden zentro teknologikoen gaitasunak bateratzeko asmoz, eta enpresa pribatuaren bazkidetzat kontsolidatu da transferentzia teknologikoari eta enpresen lehiakortasuna bultza dezaketen soluzioen eskaintzari dagokienez.

Lortutako helburuak aztertzeko asmoz, IK4k hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu zuen abenduaren 2an, Donostiako Aquiariumean.

Ekitaldian, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Iñaki Aranburu IK4ko presidentea eta José Miguel Erdozain aliantzako zuzendari nagusia izan ziren, euskal erakundeen, esparru zientifiko-teknologikoaren eta enpresarien ordezkaritza zabal batekin batera.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow