IK4-IDEKOk suntsipenik gabeko saiakuntzetarako teknologiak aurkeztu ditu Sevillan

8 May, 2015

Fabrikazio aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak Suntsipenik Gabeko Saiakuntzen Estatuko Biltzarraren 13. edizioan parte hartu du Sevillan, ultrasoinuak eta termografiak oinarri dituzten teknologien industria arloko aplikazioari buruzko lau txosten aurkeztu dituztelarik.

Suntsipenik Gabeko Saiakuntzen Espainiako Elkarteak maiatzaren 6tik 8ra bitartean antolatutako biltzar hau berritasunak aurkeztu, teknika berriak aztertu eta diziplina honetako aurrerapen zientifiko eta teknologikoei buruz eztabaidatzeko topagune bilakatu da.

Zentro teknologikoko adituek suntsipenik gabeko saiakuntzak egiteko erabiltzen diren ultrasoinuen eta termografien esparruetako azken aurrerapen teknologikoak azaldu dituzte lau hitzaldiren bidez.

Gaur egun, gero eta gehiago dira suntsipenik gabeko saiakuntza-teknika berrietan interesatuta dauden industriak, partikula magnetikoen eta likido sarkorren bidezko ohiko ikuskaritzak baztertzeko.

Hain zuzen, zentro teknologikoak suntsipenik gabeko saiakuntzetarako teknika berriak ikertzen jarraituko du, giltza eskurako ikuskaritza-sistemak diseinatzeko aukerak sustatzeko.

IK4-Idekoko instalazioak

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow