Hondakinek energia-iturritzat eskaintzen dituzten aukerak aztertu dituzte Waste to Energy biltzarrean

5 June, 2015

Hondakin ez-birziklagarrien transformaziotik abiatuta energia lortzeko aukerak aztertu dituen Waste to Energy biltzarrak 9 herrialdetatik etorritako 160 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ditu Bilbon.

Aclima ingurumen arloko euskal enpresen elkarteak Europako beste lau klusterrekin batera antolatutako gertaera hau ekainaren 2an eta 3an antolatu zen Bizkaia Aretoan.

Topaketak Waste to Energy arloko soluzien garapenarekin lotuta dauden Europako enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta administrazioak bildu ditu.

Biltzarrean, 30 aditu inguruk, energia berreskuratzeko eraginkortasuna eta baterako errausketa, hondakinen zati organikoaren eta biomasaren ustiapena eta hondakinetatik bioerregaiak lortzea bezalako esparruei atxikitako proiektuen emaitzak eta berritasun teknologikoak aurkeztu zituzten.

Gainera, merkatuko aukerak eta negozio-eredu berriak ere aztertu ziren, proiektu eta lankidetza berrien aldeko kontaktu eta harreman sareak lantzeko asmoz.

Urterik urte, udaletako 73 milioi tona hondakin baino gehiago Europako zabortegietara igortzen dira, hau da, Europar Batasuneko hondakin guztien % 30,3, Eurostatek argitaratutako azken txostenaren arabera. Hondakinak maneiatu eta kudeatzeko zailtasunen ondorioz, kasu askotan ezin dira birziklatu, eta ondorioz, giltzarrizkoa da hondakin horiek energia bihurtzea.

Aclimarekin batera, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Energia Klusterra eta EVE bezalako erakundeek ere topaketaren antolaketan parte hartu dute.

 

Coolsweep Aclima Proiektua

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow