Hiser europar proiektuak eraikuntzako hondakitzen birziklapena bultzatuko du

17 March, 2015

Bizkaiko Teknologia Parkean, eraikuntzako hondakinetatik ateratako lehengaiak biziklatu eta berreskuratzeko diseinatu den europar proiektu bat abiarazi berri da, ingurumena zaintzen laguntzeko asmoz.


Eraikuntzako hondakinetatik lortutako lehengaiak eraginkortasunez biziklatu eta berreskuratzeko soluzio holistikoak eskaintzea da, Belgica, Herbehereak, Frantzia, Polonia, Alemania, Finlandia, Italia, Espainia eta Suitzako unibertsitateak eta zentro teknologikoak partaide dituen Hiser izeneko proiektu honen helburua.

“Hiser-en helburu nagusia, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinetan bildutako lehengaien berreskuratze-tasak areagotzeko berritzaileak eta eraginkorrak izan daitezkeen soluzio integralak, teknologikoak eta beste era batekoak garatu eta frogatzea da”, adierazi du proiektuan parte hartzen ari den Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde-Politika Sailaren menpeko Ihobe sozietate publikoaren zuzendari Javier Agirrek.

Lortutako soluzioak eraispen-lanetan eta Europa osoko ikerketa-kasuetan balioztatuko dira. Gainera, soluzio horiek bizi-zikloaren ikuspegitik duten inpaktu ekonomikoa eta ingurumen-inpaktua kuantifikatu eta gomendioak proposatuko dira europar politika eta estandarizazio-arau berriak definitzeko.

Bederatzi herrialdetako 25 bazkide bildu dituen proiektu honek, Tecnalia, Gaiker eta Ihobe tarteko direla, 7,5 milioi euroko aurrekontua izango du, eta Europako Batzordeak finantzatuko du HORIZON 2020 programaren babespean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow