Gamesak horniketa eolikoko kontratu berri bat sinatu du Txilen

22 October, 2015

Aerosorgailuen fabrikazioan espezializatuta dagoen euskal konpainiak, Gamesak, Txilen kokatutako parke eoliko bati 112 megawatt potentziako horniketa egitea ahalbidetuko duen akordio baten sinaketa iragarri du.

Euskal enpresak Txileko merkatuan duen posizionamendua indartuko duen kontratu honen arabera, G114-2.0 MW modeloko 56 turbina garraiatu, instalatu eta abiaraziko ditu. Soluzio hau, haize txiki eta ertainetako eremuetan, kostu txikiagoan energia gehiago lortzeko diseinatuta dago.

Hauxe da Gamesak Txilen garatu behar duen hirugarren proiektua, aurretiaz Chiloé irlan kokatuta dagoen San Pedro esparru eolikoko lehen eta bigarren faseak gauzatu baititu, 137 megawatteko guztizko potentzia instalatuaz.

Hego Amerikako herrialde honek energia eolikoa garatzeko potentzialtasun handia du, eta aurreikuspenen arabera, potentzia elektrikoko instalazioak 300-400 megawatteko erritmoan gehituko dira urtero 2025a arte.

Eskaera honen bitartez, Gamesak G114-2.0 modeloaren 2.000 megawatt inguruko horniketa-eskaerak bildu ditu Suedia, Uruguai, Estatu Batuak, Polonia eta Brasil bezalako merkatuetan.

Gamesaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow