Fagor Arrasatek bere makinen datuak analizatzeko cloud azpiegitura bat diseinatu du

27 January, 2016

Konformatutako makina-erremintan espezializatutako Fagor Arrasate euskal fabrikatzaileak, cloud azpiegitura bat garatzen ari da, manufakturatzen dituen ekipamenduen datu esanguratsuenak bildu eta analizatzeko, beti ere bere bizitza probetxugarria luzatu eta planifikatu gabeko geldiuneak saiheste aldera.

Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0. programak aukeratutako proiektuak, ekipoen aurre- mantentze lanak hobetu eta bere produktibitatea areagotzea du helburu.

Zehatz- mehatz, ekimena, makineriaren osagai kritikoetako datuen biltegiratze eta ondorengo analisian oinarrituko da eta automobilgintza sektorera, elektrotresna eta altzairuaren ekoizpenera bideratuko da, gehienbat.

Proiektu honetan, Fagor Arrasatek, IK4-IKERLAN zentro teknologikoaren lankidetzarekin jardun du, sektore eolikoetarako, tren-sektorerako edo ekipo ondasunetarako soluzio beretsuak dituen esperientziak baititu.

Gainera, diagnostiko aurreratuarekin erlazionatutako alorretan, Mondragon Unibertsitateko eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoko adituek jardun dute.

2015eko erdi aldera martxan jarritako proiektuak, Eusko Jaurlaritzak transferentzia teknologikoko proiektuak bultzatze aldera bultzatutako Basque Industry 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKT egitasmoaren babesa du.

Iragan urtean, programa horrek 16 proiekturi 3,91 milioi eurotako laguntza eman zien.

Fagor Arrasate fabrikatzailearen proiektua

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow