Euskal teknologia, giza baliabideen prozesuak optimizatzeko

11 April, 2017

Iberper Ibermática konpainiaren giza baliabideen kudeaketarako eta langileen administraziorako erreminta da

Ibermática-k, langileen administraziorako bere Iberper soluzioa ezarriko du Philips Taldeko Saeta Die Casting enpresan

 

Philips Taldeko kide den Saeta Die Casting Valladolideko enpresak, Ibermática gipuzkoar konpainiaren giza baliabideen kudeaketarako eta langileen administraziorako Iberper erreminta aukeratu du, Langileen eta Giza Baliabideen departamenduko prozesuak optimizatzeko.

 

Iberper erremintaz gain, Ibermática-k, Robotics konpainiaren, hots, orain dela hamar urte baino gehiago euskal enpresaren partner-a den taldearen, Visualtime Live ordutegia kudeatzeko software-a ezarriko du aluminioa galdatzeaz arduratzen den enpresan.

 

Ibermática-k komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, bi erreminten inplementazioak, Langileen eta Giza Baliabideen departamenduaren informazioaren kudeaketa, baita nominak kalkulatzeko eta langileen ordutegien kudeaketa- orduen prozesu operatiboaren kudeaketa ere hobetuko du.

 

Ibermáticako berezko erremintak, ordainsari ekonomikoen, pertsonalaren edo lanera ez agertzen analisien datuak eskuratzeko aukera emango dio Saeta Die Casting-i, konpainiako zuzendaritzaren eskutik hartzen diren erabakiak hobetze aldera.

 

Hitz batez, bi erreminten eskuratzeak, Philips Taldeko konpainiari, bere aurreko programaren teknologia eguneratzea eta prozesuak hobetzeko aukera ematen dion soluzio indartsuago, malguago eta funtzionalago bat izateko bidea ematen du.

 

“Ibermática bezalako partner batekin lan egiteak, modu koherenteagoan, gure prozesuak optimizatuta, denbora aurreztuta eta balio erantsi handiagoko beste lan batzuetan lan egiteko aukera indartuta, informazioa kudeatzeko aukera irekitzen digu”, azaldu du Philips Valladolid-eko zuzendari Pablo Santamaría Sandovalek.

Erlazionatutako artikuluak