Europar proiektu bat industria aeroespazialarentzako teknologikoki aurreratuak eta arinak diren materialak garatuko ditu

23 June, 2015

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa, aireontzi arinagoak fabrikatzeko, teknologikoki aurreratuak diren material berrien garapena eta aplikazioa ikertzen duen europar proiektu batean parte hartzen ari da.

MMTech deitutako egitasmoa, kostuak, gas kutsakorren emisioa eta kontsumo energetikoa murrizteko xedea duen sektore aeronautiko eta aeroespazialerako etengabeko eboluzio testuinguruan gertatu da.

Proiektua titanio gammako aluminiuroetan (y-TiAl) oinarritzen da, industria aeroespazialaren etorkizunerako materialen belaunaldi berritzat kontsideratzen diren aleazio oso arinak eta erresistenteak.

Aleazio hauek erresistentzia eta arintasun handiagoa eskaintzen diote aireontziei eta, aurreikuspenen arabera, ordezkatutako osagaien pisua %50ean murrizteko aukera emango dute.

5,7 milioi euroko aurrekontua duen MMTech proiektuak, aireontzien manufakturan erabilitako materialen diseinuan, produkzioan, mantentzean eta birziklatzean kostuak aurrezteko aukera ematen duten teknologia eta metodo berriak garatuko ditu.

Sheffield AMRC-eko Unibertsitatea buru den eta Mondragon Unibertsitateko parte hartzea ere duen egitasmoa, orain dela gutxi jarri zen martxan eta orain arte konplexua eta ekonomikoki garestia den y-TiAl aleazioen fabrikazio prozesua optimizatzean eta sinplifikatzean datza.

IK4-IDEKO-k proiektu honi egindako ekarpena, aleazio mekanikoen belaunaldi berri honekin egindako piezen mekanizazio prozesurako fabrikazio aurreraturako tekniken inguruko ezagutza eskaintzean datza.

Elgoibarko zentroa erabilitako ekipamenduen jokabide dinamikoaren hobekuntzaz arduratuko da eta bibrazioen moteltze aktibo eta pasiborako gailu espezifikoak garatuko ditu.

IK4-IDEKO Zentro Teknologikoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow