Ulmak eta Dow Chemicalek indarrak bildu dituzte ontziratzeko makineria garatzeko

8 January, 2015

Paketatzeko industriak erabiltzen dituen makinen teknologiako mundu mailako erreferentzia bihurtu den Ulma Packaging euskal enpresak eta Dow Chemicalek indarrak bildu dituzte EcoFishPack proiektuaren barruan, energia-kontsumo dexente murritzagoa izango duten ontziratze-makinak garatzeko.


Ulma Packaging eta Dow Chemical soluzio teknologiko berriak garatzen ari dira ontzi horien karbono-arrastoa gutxitu eta birziklagarritasuna hobetzeko. Proiektu horretarako, ospe handiko bi zentro teknologikoren laguntza dute: Espainiako Ainia eta Norvegiako Nofima. Izan ere, EcoFishPack proiektuak CDTIren sostengua du Espainia eta Norvegiaren arteko aldebiko lankidetza sustatzen duen EEA-GRANTS programaren bitartez.

Arrain elaboratuak biltzeko filmaren lodiera murriztea da Dow Chemical EcoFishPack proiektuaren barruan gainditu nahian dabilen erronka, ontziarekiko zigiladura eta arrain elaboratuaren baldintzei eusteko propietateak hobetuz.

Horretarako, ikerketa proiektu honen barruan, Dow Chemicalek prestazio handiagoak eta iraunkorragoak eskainiko dituzten material berriak garatu behar ditu. Dow Chemical Iberica elikadura arloko ontzien merkatuko erreferentziazko fabrikatzaile eta hornitzailea da mundu osoan.

Bestalde, ontziratze-industriarako makineriaren teknologiako mundu mailako erreferentzia bihurtu den Ulma Packaging konpainia energia-kontsumoa dexente murritea ahalbidetuko duen ontziratze-makineria garatzen dihardu dagoeneko.

Horretarako, hainbat berrikuntza planteatu dira lan-ildo desberdinetan: makineriaren soldadura-sistema egokiagoak egitea, ontziaren amaierako kalitatearen mesedetan; ontziratze prozesuko materialaren galerak eta murrizketak gutxitzea, eta prozesuari edo produktuari eragiten ez dion ontziratze-ekipoaren beroa deuseztaraztea.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow