Ekide-k eta LKS Diaradesign-ek beren azken garapenak aurkeztu dituzte Arrasaten

14 October, 2015

Ingeniaritzan, diseinuan eta fabrikazio teknologietan espezializatutako Ekide eta LKS Diaradesign euskal konpainiek beren azken garapenak aurkeztu zituzten iragan urriaren 8an Arrasateko Business Accelaration Centre-ek (BAC) antolatutako “Erakuts iezaguzu zure azken produktua” foroan.

30 minutuko aurkezpen laburren bitartez osatutako topaketan, parte hartzen zuten konpainiek, beren azken produktu eta proiektu berritzaileenak aurkezten zituzten, beti ere aukera tekniko berriak eta etorkizunerako negozio-aukerak identifikatze aldera.

Ekitaldian, LKS Diaradesign-ek berrikuntza kreatiboko eta diseinuko nazioarteko bere esperientziak aurkeztu zituen, besteak beste, tren- garraioa, medikuntza sektorea, makineria, industria- sistema edo kontsumo ondasunak bezalako esparruetan.

Bestalde, Ekidek prototipoen diseinua, diseinuaren ingeniaritzako zerbitzua edo rapid tooling-a bezalako segmentuetako une gogoangarrienak ezagutzera emateko aprobetxatu zuen ekitaldia.

Hilabete honetako 22an egingo den hurrengo hitzorduak, eduki eleanitza sortzeko gai den itzulpen automatikoko bere motor berria erakutsiko duen Mondragon Lingua konpainiaren itzulpen zerbitzuaren eta ontziteriak kudeatu eta kontrolatzeko irtenbideak erakutsiko dituen Fagor Elektronikaren parte hartzea izango du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow