DPIk Aljeriako siderurgia konplexu handienaren eraikuntzan parte hartuko du

28 September, 2015

Danieli Taldeak DPI ingeniaritza siderurgikoa aukeratu du Aljeriako siderurgia konplexu handiena izango denaren eraikuntzan parte hartzeko bere ekipo eta lantaldeekin. Zentro berriak urtean 2,3 milioi tona produzitu ahal izango ditu, Empresa XXI aldizkariaren arabera.

Danieli Procome Ibérica (DPI) Danieli ingeniaritzak daukan mundu mailako bikaintasun zentroa da, laberako gehigarrien manipulazio eta elikatze sistemak lantzen dituena, eta bere gain hartuko ditu aipatu konplexu siderurgikoko fusio eta afino labeetan lehengaiak deskargatzeko eta gehigarriak eta ferro-aleazioak kargatzeko sistema guztiz automatiko bat garatu, eraiki, hornitu eta martxan jartzeko lanak.

Bellara Steel konplexua Jijel hirian jarriko da, Aljerretik 360 bat kilometrora, eta aurreikuspenen arabera, 2016aren amaierarako jarriko da martxan. Ordurako, beste ekipo batzuk ere eraikiko dira, esaterako humus xurgatzaileak eta estazio azpi-elektrikoak, eta horrek portua handitu beharra ekarriko du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow