Birziklapen iraunkorra erabilpenik gabeko pala eolikoak kudeatzeko

14 November, 2017
Ingurumen soluzioak egitura eolikoen birziklapen mekanikoa planteatzen du

Iberdrola buru duen LIFE-BRIO proiektua, egituretako materialak erabat berreskuratzea ahalbidetzen duen soluzio berritzaile baten erakustaldiaz amaitu da

 

Iberdrola buru eta Gaiker-IK4 zentro teknologikoa eta Tecnalia partaide dituen LIFE-BRIO proiektu europarra 2014an abiatu zen, pala eolikoen bizitza erabilgarriaren amaieran, horien kudeaketa eta birziklapena gauzatzeko metodologia berritzaile eta iraunkor baten erakustaldia egiteko asmoz. Hiru urte geroago, ekimena egitura horietako materialak erabat berreskuratzea ahalbidetuko duen soluzio baten aurkezpenaz amaitu da.

Proiektu pilotu gisa aurkeztutako ingurumen soluzio honek egitura eolikoen birziklapen mekanikoa planteatzen du, berreskuratutako materialak aplikazio berrietara bideratuz. Proiektuaren barruan garatutako kudeaketa-ereduaren bitartez, palen tratamendua errausketan edo zabor-isurketan oinarritzeak ingumenari ekarriko lizkiokeen inpaktu negatiboak saihestu nahi dira.

Palen birziklapen mekanikoari eta horietan dauden materialen berreskurapenari esker, proiektuak eraikuntza sektoreko produktuak ekoizteko erabil daitezkeen birziklatutako bi lehengai lortu ditu (zuntzen kontzentratua eta errefusa heterogeneoa).

Ikerketaren proposamenak era horretako hondakinak modu integralean kudeatzeak dakartzain arazoak aurreikusi ditu, parke eolikoan palak desmuntatzeko egin beharreko lanetatik, logistikatik eta hondakinen tratamendutik hasi eta birziklatutako materialak aplikazio berrietara bideratzeraino.

Europar Batasuneko LIFE+ Programak finantzatutako proiektu honen aurrekontua 1.100.000 eurotik gorakoa izan da.

 

LIFE-BRIO proiektua

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow