Aplikazio biomedikuentzako material berrien erabilera ikertzen ari dira

25 June, 2015

Mikroteknologien ikerkuntza kooperatibaren euskal zentro CIC microGUNEa, aplikazio biomedikuentzako titanio eta polimeroen aleazioen erabilerak ikertzen dituen proiektu bateko buru da.

Laserbio deituriko egitasmoa orain dela urte bat jarri zen martxan eta euren emaitzekin aurrera egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako laguntza ekonomikoa jaso du berriki.

Proiektua, haginetako inplante eta inplante ortopedikoetarako titanio aleazioen ikerkuntzan oinarritu da, baina baita inplantatutako mikrogailuetan erabili daitezenerako polimeroen erabilpenean ere. Zehazki, ikertzaileek polimida aukeratu dute.

“Jada, bi fabrikazio prozesu garatu ditugu (aukeratutako material bakoitzarentzako bana), eta bere funtzionalitateak baliozkotzen ari gara; esate baterako, bakterien ugaltzea eragoztea”, azaldu du Laserbio proiektuko ikertzaile Ainara Rodríguezek.

Adituaren arabera, Laserbioren helburu nagusiena, zenbait inplante ortopedikoen inpaktua murriztera laguntzea eta ikuspegi mikro eta nanoteknologiko batetik gaixotasunen diagnosia hobetzea da.

CIC microGUNE, Eusko Jaurlaritzaren nanoBasque 2015 estrategia osatzen du eta Euskadiko zenbait ikerkuntza zentrok eta IMEC entitate belgiarrarekin batera bultzatutako aliantzaren emaitza da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow