Fabrikazio Aurreratua


SPRIn manufaktura aurreratuko estrategia bat definitu dugu. Estrategia horren helburua da Euskadiren posizionamendua indartzea oinarri industrialeko ekonomia bezala, ezagutzan intentsiboa den fabrikazioa bultzatuz eta fabrikaziorako baldintzarik onenak dituen herrialde baten ikuspegiarekin, badauzkagulako gauzak ondo egiten dakien industria-sare bat, gaitasun handiko eragile zientifiko-teknologikoak eta goi-mailako kualifikazioa duen giza kapitala.

Energia eolikoko fabrikazio aurreratuko zentroa.

Eibarko IK4-TEKNIKER teknologi zentroan kokaturik, mundu mailako puntako teknologia darabil eta irabazi handiak sortzen dizkie bere enpresei, horri esker balio-kateak ugaritu egingo dituelarik bere negozio aukerak bertako merkatuan eta nazioartean.

Energia eolikoko fabrikazio aurreratuko zentro honen azken helburua da sektore eolikorako azpi-sistemak eta produktuak hornitzen dituzten Euskadiko enpresen posizionamendu teknologikoa eta lehiakorra hobetzea mundu mailan.

Fabrikazio Aurreratua esatean esan nahi dugu balio erantsi handiko produktuak, produkzio prozesuak eta zerbitzuak sortzeko jakintza, esperientzia eta abangoardiako teknologia sortzea eta aplikatzea, denak ere inpaktu potentzial handia dutelarik aberastasuna eta enplegua sortzeko, materialak, prozesuak, bitartekoak eta sistemak barne.

 

Helburuak

  • Gure enpresariek dagoeneko kontrastatuta dituzten baliabideak, inbertsioak, gaitasunak eta jakintza indartzea eta balio erantsia ematea.
  • Gure sarean teknologia berriak sartzen laguntzea: nanoteknologia, bioteknologia, IKTak eta energia arloko teknologia berriak (sare adimendunak, offshore…), euskal enpresek aukera izan dezaten hobeto fabrikatzeko, gainerakoetatik bereizteko eta lehiakorragoak izateko kostuetan zein produktuan.

4.0 aktiboak

Basque Industry 4.0 aktiboen katalogoa
euskal enpresen eskura.

Ikusi 4.0 aktiboak