Euskal patente bat, papergintzako hondakinak birziklatzeko

25 urtarrila, 2017

UPV/EHUk hondakinetako lignina olio fenolikoak bihurtzeko prozedura bat patentatu du

 

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaile talde batek papergintzan sortutako hondakinekin balio erantsi handiko osagaiak lortzeko metodo bat patentatu du.

 

Lignina zelulosaren industriako hondakinetatik ateratzen den balio komertzial murritzeko polimero organikoa da, zura paper bihurtzeko prozesuan lortu ohi dena.

 

Alabaina, ikertzaile-talde honek patentatutako prozedurari esker, ligninatik abiatuta olio fenolikoak lor daitezke, kostu txikian lortu ere. Konposatu fenoliko hauek balio erantsi handia dute, eta era askotara berrerabil daitezke industria kimikoan; adibidez, plastikoen industrian, botikagintzan eta elikagaigintzan, besteak beste.

 

Unibertsitateak ohar baten bidez adierazi duenez, patenteak zelulosa-industriaren lehiakortasun-abantailak areagotu ditu, zura zelulosa-pulpa bihurtzeko prozesuan eta lignina tarteko dela sortu ohi den likore beltza izeneko azpiproduktuaren balioa gehituz.

 

“Aurkikuntza honen berritasuna da aurrerantzean ez dela beharrezkoa izango likore beltz horretatik lignina ateratzea, prozedura ezinago garestien bitartez, konposatu fenolikoak lortu ahal izateko”, azaldu du Jalel Labidi ikerketa-taldearen zuzendariak.

 

Gainera, patentatutako metodoa oso erraz moldatzen da industria inguruneetara. “Metodoa industrializatzeko garatuta dago “, gaineratu du Labidik.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow