ULMAk 1,45 milioi euro lortu ditu osasun arloko proiektu baterako

4 December, 2017
Erretinopatia diabetikoaren diagnostiko goiztiarrerako soluzio integrala garatu nahi da

Europako Batzordeak erretinopatia diabetikoaren diagnostiko goiztiarrerako soluzio bat garatzeko eman du dirulaguntza hau

 

ULMA industria taldeak 1,45 milioi euroko diru-ekarpena izango du Retinal izeneko proiektua aurrera ateratzeko. Ekimen honen bidez, erretinopatia diabetikoaren diagnostiko goiztiarrerako soluzio integrala garatu nahi da, horixe baita diabetesak eragindako ikusmeneko arazo nagusia.

 

ULMAren Enpresa Sustapen eta Berrikuntzarako Zentroan gauzatzen ari den proiekturako laguntza hau garapen eta erakustaldi faseei –prototipo, saiakuntza nahiz errendimendu-egiaztapenen bitartez– zuzenduta dago, baita soluzioa helburu komertzialekin erreplikatzeko faseari ere.

 

Software eta hardware soluzio bat lortzea da Retinal proiektuaren helburua, eta horretarako, oftalmologiaren esparruan nahiz irudi mediko ez-inbaditzailerako aplikazio eta teknologien garapenean ospe handia duten erakundeen parte-hartzea izan du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow