Saken eskualdearen -Suediako eskualde berritzaileenetako bat- bisita honek aitortza egiten dio Euskadin eginiko lanari
Suediako Skane eskualdeko berrikuntza, ekintzailetza eta kluster arloetako ordezkaritza bat Euskadira etorri da Euskadiko kluster politika ezagutzera. Bi eskualdeek hainbat bisita egin dizkiote elkarri CLUSTERS3 (SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak lideratua) eta CLUSTERIX 2.0 (non parte hartzen duen Skane eskualdeak) proiektu europarren karietara, eta oraingo bisita hau bilera horietan hasitako kontaktuen emaitza da.
Suediako ordezkaritza horretan etorri dira Berrikuntza eta Ekintzailetza Saileko zuzendaria, Kluster Politiken zuzendaria eta Hiri Adimendun eta Osasun Pertsonalizatuen Estrategiako zuzendaria, eta baita ere Suediako klusterretako zortzi arduradun. SPRI Taldearen egoitzan izan dira informazioa partekatzeko SPRI Taldearen klusterrak bultzatzeko programaren bertako arduradunekin, eta topaketa batean parte hartzeko, non alde biko bilerak egin diren Euskadiko dozena bat kluster elkarterekin.
Euskadira eginiko bisita aprobetxatuz, ordezkaritzak bilerak egin ditu Euskadiko RIS3 estrategien arduradunekin, eta bisitak egin ditu Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkera, Basque Culinary Centre-ra, Tecnaliara, Aeronautika arloko Fabrikazio Aurreratuko Zentrora eta Orkestrara. Bestalde, ezagutu dute BIND 4.0 programa, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko RIS3 estrategiak 4.0 arloko startupak azeleratzeko martxan jarritako plana.
Saken eskualdearen -Suediako eskualde berritzaileenetako bat- bisita honek aitortza egiten dio Euskadin eginiko lanari. Horrez gain, aukera paregabea da kluster politiken arloko jardunbide egokiak trukatzeko eta lankidetza harremanak sortzeko bi administrazioen artean, eta batez ere, bi eskualdeetako kluster eta enpresen artean.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?