Parazetamol gehiegi hartzeak eragindako gibeleko mina tratatzeko terapia berrien bila

27 abendua, 2017
Ikerketa Nature Communications aldizkarian argitaratu da

CIC bioGUNE-k proteina berri bat gutxiegitasun mota hau duten gaixoetan balizko artezkar terapeutiko gisa identifikatu duen ikerkuntza batean parte hartu du

 

Azetaminofena, parazetamol izen arruntaz ere ezaguna dena, mina eta sukarra tratatzeko gaur egun erabiltzen diren salmenta libreko botika ugariko osagai aktiboa da. Analgesiko hau, gibeleko gutxiegitasuna eragiten duen kausa Nagusia da Amerikako Estatu Batuetan eta Europan, beti ere dosi handietan kontsumituz gero.

 

Testuinguru honetan, CIC bioGUNE euskal ikerkuntza zentroko ikerlari talde batek, Ikerkuntza Biomedikoaren Zentroak Gibel eta Digestio Gaixotasunen Sarean (erdarazko CIBEREHD) eta Vermont-eko Unibertsitateko Medikuntza Eskolak, dosi handietan botika hartu zenetik zortzi ordu igaro direnean gibel-hutsegiteak pairatzen dituzten gaixoetan, MCJ deituriko proteina, balizko artezkar terapeutiko gisa identifikatu duten ikerketa bat egin dute.

 

Parazetamola kontsumitzeak eragindako gibeleko minak zaintzeko eta N-azetilzisteina antioxidatzailea duen gaur egungo tratamendua, gaixoa ospitaleratu ostean erabiltzen den terapia estandar bat da eta hartu eta handik aurrerako lehen zortzi orduetan bakarrik ematen baldin bada da eraginkorra. Denbora tarte horren ostean, gaixoak hobera egiten ez baldin badu, irtenbide bakarra gibeleko transplantea da.

 

Ildo honetan, Nature Communications aldizkarian argitaratutako ikerketak, analgesikoa hartu eta lehen zortzietatik haratago eraginkorrak diren tratamendu berri eta eskuragarriak definitzeko beharrari erantzuna ematea du helburu.

 

Lan honetan, ospitale eta oinarrizko eta translazio ikerkuntza zentroetako ikerlari nazionalez eta internazionalez osatutako partzuergoak kolaboratu du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow