Papera eta tinta elektrizitatea eroateko

23 urtarrila, 2018
Proiektuaren hasiera bilera

Cidetec ikerketa-zentroa ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten zirkuitu elektronikoak garatzeko proiektu europar bat koordinatzen ari da

 

Elektrizitatea eroateko alternatiba ekologikoagoak aurkitzeko asmoz, Cidetec Surface Engineering euskal ikerketa-zentroa Innpaper proiektu europarra lideratzen ari da. Paperean fabrikatutako gailu elektrikoen diseinua da ekimen honen xedea, eredu iraunkorragoetara jo ahal izateko.

 

Europa osoko 15 bazkide dituen proiektu honek 7,5 milioiko aurrekontua du eta joan den astean abiatu zen, hiru urte eta erdiko iraupenaz.

 

Innpaper proiektuaren bitartez, plataforma bakar batean integratu nahi dira elektrizitatea eroateko paperez eta tintaz egindako gailu elektroniko alternatiboak, Cidetec zentroak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow