Neurogune  kongresuaren  hirugarren  edizioa ospatuko da Bilbon

20 ekaina, 2016
Neurogune2016

Ekainaren 27an, Neurogune kongresuaren 3. edizioa  ospatuko da Bizkaia  Aretoan, garunaren eta bere gaixotasunei buruzko I+G euskal komunitatearen bilkura den honetan.

Aurtengo edizioan, Euskadiko naiz Akitaniako  20 erakunde ezberdinen 90 ikerketa lan aurkeztuko dira; honez gain, nazioarteko hizlari ospetsuren  2 hitzaldi izango dira. Berriz ere, UPV/EHU-a Neurozientzien arloko ikerketa sistemaren ordezkari nagusi bezala nabarmentzen da.

 

EHU taldearen barnean dagoen Achucarro ikerketa zentroak (Achucarro Basque Center for Neuroscience), aurtengo Neurozientzien inguruko ikerketaren Euskal kongresua antolatzen du, Neurogune 2016. Oraingo honetan ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da, Ekainaren 27an, astelehena.

 

Neurozientzien ikerketa eta berrikuntzaren Euskal komunitatea 600 profesionalek osatzen dute; hauek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean barne dauden erakundeetan garatzen dute beraien jarduna.  Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) egitura onen eragile bihurtu da, osatzen duten kideengatik eta ikerketen emaitzengatik. Beraz, Neurogunen ordezkari gehiago dituen erakundea izango da.

 

Euskadi eta Akitaniako jada dituzten loturak eta berauek sendotzea, oso presente egongo da kongresu honetan. Gogoratu behar da, Neurozientzien I+G barruan, Bordelen kokatzen den gune garrantzitsua. Horregatik, bertatik etorritako kideen partehartzea izango dugu Neurogunen.

 

Neurozientziak, burmuinaren funtsezko biologiatik, psikologia eta psikiatriaraino doaz, neurologia eta kogniziotik pasatuz. Kongresu honek, burmuina bere lanaren elementu nagusi moduan dituzten pertsonak batzea lortzen du, baina ikuspuntu osagarri eta ezberdinetatik. Eztabaida-gune honetan gai antzeko baina eremu ezberdinetako ikerlariak egonda, besteen lanak ikusteko aukera ematen du. Horrela, edizio honetan 90 lan aurkeztuko dira; hauetako 12 ahozkoak eta gainontzekoak horma-irudi edo poster moduan.

 

Neuroguneren edizio honetan parte hartzen duten erakundeak Achucarro Basque Center for Neuroscience, BCBL – Basque Center on Cognition, Brain and Language,  BioCruces, BioDonostia, CIC bioGUNE, CreativiTIC enpresa (bere Holodeck ekipoarekin), Cajal Institutua (CSIC, Madril), Praxis Pharma, Tecnalia, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, University College London, Bordeleko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Las Palmaseko Unibertsitatea (Kanaria Handia), Nafarroako Unibertsitatea, UNED, Tübingeneko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira.

 

Gainera, edizio honek nazioarteko bi ikertzaileren hitzaldiekin kontatuko du, beraien ikerketa-arloetan ezagunak direnak. Alde batetik, Kim Q. Do, Neurozientziako eta Psikiatriako Zentroko Zuzendaria eta Laussaneko Unibertsitatearen (Suitza) Eskizofrenia Unitateko buruzagia. Beste alde batetik, medikuntzan doktorea eta ikerlaria den Wassilios Meissner Irakaslea, Bordeleko Unibertsitateko eta Bordeleko Ospitaleko Unibertsitateko neurologoa; diagnostikoan, atrofia sistemiko anizkunaren eta Parkinsonaren gaixotasunean aditua. Bere lana Michael J. Fox Fundaziotik finantzatua izan da.

 

Audientziaren konposizioaren gaineko datu batzuk:

Bertaratuen % 75ak Bizkaian garatzen ditu bere ikerketak, % 10ak Gipuzkoan, % 2ak Araban, % 7ak Estatuan eta gainerako % 6ak gainerako Europako erakundeetan. Gutxi gorabehera, bertaratuen % 65a, EHU-ko sail desberdinetan atxikitua dago. BioDonostiak bertaratuen % 5a suposatzen du; Deusto, bioGUNE CIC-ak, BioCruces eta BCBLa, bakoitzak % 4a eta gainerako erakundeek % 14a. Aukeratutako komunikazioen % 75a Bizkaiko ikerketa-taldeetakoa da, %8a Gipuzkoako ikerketa taldeena, beste %8a Estatuaren taldekoena eta gainerako %9a Europako erakundeetako beste talde batzuena.

 

Euskal Herriko Unibertsitateak, 3 campusetako taldeak eta sail desberdinak zenbatuz, 30 lan aurkezten ditu; Achucarro zentroko ikertzaileek 29 lanekin laguntzen dute; BCBLekoak 4 lanekin; BioDonostikoak 5 lanekin; BioGUNE CICa lan batekin; Osasun Ikerteta Institutuetatik; 2 lan aurkeztu dira Cruces-etik, 5 Donostiatik; bat aurkeztu da Arabako Unibertsitate Ospitaletik eta beste bat  Madrilgo “12 de octubre” Ospitaletik; Deustoko Unibertsitateak 4 lanekin laguntzen du; Cajal Institutuak lan batekin; 2 lanekin Las Palmas de Gran Canariasko Unibertsitateak, beste lan bat La Lagunako Unibertsitatetik; beste lan bat Madrilgo Unibertsitate Autonomotik, Europako Unibertsitate desberdinetako beste 6 lan aurkeztuko dira (Bordele, Napoli, etab.), eta, azkenik, Tübingeneko Unibertsitatean dagoen euskal ikertzaile baten lana aurkeztuko da.

 

Edizio hau Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Unibertsitatearen laguntzarik gabe ez litzateke posiblea izango, eta beste alde batetik, Euskampus, Walk On Project Fundazioa, “The Company of Biologists” enpresa eta Teknovas babesarekin ere kontatu dugu.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow