Jardunaldiaren edukiak. CLUSTERS3 “Leveraging Cluster Policies for Successful Implementation of RIS3” proiektua abiarazteari buruzko konferentzia

15 June, 2016
interreg europe_basque country

“CLUSTERS3” proiektuaren helburua da Klusterrak babesteko eta sustatzeko politikak hobetzea eta politika horiek beste lehiakortasun-politika eta -programa batzuekin koordinatzea espezializazio adimenduneko estrategien markoan (RIS3).

SPRIk zuzentzen du CLUSTERS3 proiektua beste hainbat eskualde eta herrialdetako (Hungaria, Italia, Letonia, Polonia eta Erresuma Batua) gobernuekin batera, bazkideen artean dituelarik Tecnalia eta TCI Network, azken hori “advisory partner” gisa. Horrez gain, Europako Batzordeak beste hainbat proiekturekin batera hautatu eta onartu du (guztira, 64 direlarik) proiektu hori INTERREG EUROPE 2016 deialdiaren lehen ediziora aurkeztutako 261 proiektuen artetik.

Alex Arriola. SPRI Taldea. Zuzendari nagusia.

Irekiera eta Ongietorri instituzionala
Alex Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak ireki du jardunaldia eta enpresa elkarte horien balioa azpimarratu du. “Klusterrak oso garrantzitsuak dira Euskadin enpresen arteko lankidetzarako.

 

European Commission / INTERREG EUROPE Secretariat

Interreg-eko ordezkari Patricia Valdenebrok proiektu honen garrantzia azpimarratu du, zeinaren helburua baita behar bezala azaltzea “nola egokitu behar diren klusterrei laguntzeko politika publikoak eskualde bakoitzeko RIS3 estrategiak arrakastaz txertatzeko”. Bere esanetan, SPRIren eta Euskadiren lidergoa berme bat da horretarako, erreferentziazkoak baitira kluster politiken aplikazioan. Interreg eskualde mailako politiken azeleragailua da.

 

Tecnalia eta IK4 Research Alliance

Hitzaldi markoa. “Eraldaketa lehiakorra sustatuz teknologiaren bidez” Nola klusterrek eta eragile teknologikoek kolaboratzen duten RIS3ren esparruan eta industriako balio-kate berrien garapenean
Tecnalia zentroko zuzendari Joseba Jauregizarrek Euskadiko klusterren historia azaldu du, eta aurreratu du asmoa dagoela harreman berri bat sortzeko “teknologi zentroen eta klusterren artean, proiektu berriak sortzeko RIS3 estrategiaren esparruetan”.

 

Juan Otegik, IK4 teknologi zentroko merkatu-zuzendariak, azpimarratu du klusterrak oso baliotsuak direla enpresen eraldaketa teknologikorako. “Klusterrekin askoz informazio hobea daukat jakiteko nondik nora dabilen euskal industria, eta horrela askoz hobeto egokitu ditzaket nire baliabideak lurraldearen premietara”.

 

AFM (Advanced Manufacturing Technologies Cluster), Cluster de Aeronáutica y Espacio (HEGAN), Cluster de Automoción (ACICAE), Cluster de Energía, Cluster TEICs (GAIA), Foro Marítimo Vasco

Eztabaida, Clústers. (Proiektuko Interes Taldea)
Atal honetan Euskadiko klusterrek gogoeta egin dute enpresa handiekin, ETEekin eta administrazioekin duten harremanari buruz. Eztabaidaren bigarren ardatzean aztertu da nolako papera duten klusterrek euskal enpresen espezializazio adimenduneko estrategia dinamizatzeko eta inplementatzeko prozesuan. Hirugarren ildoak, berriz, aztergai izan du etorkizuna, eta batez ere lurralde artekotasuna eta kluster arteko lankidetza, lehiakortasuna lortzeko bide gisa.

 

Euskadi, Hajdú-Bihar (Hungaria), Highlands Islands (Eskozia), Letonia, Lubelskie (Polonia), Ipar Irlanda (Erresuma Batua), Piamonte (Italia).

Euskadi, Hajdú-Bihar (Hungaria), Highlands Islands (Eskozia), Letonia, Lubelskie (Polonia), Ipar Irlanda (Erresuma Batua), Piamonte (Italia).

 

CLUSTERS3 Proiektuaren hurrengo topaketaren aurkezpena eskualde antolatzailearen eskutik (Piamonte)

Itxiera eta “Zuzia pasatzeko” zeremonia

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow