Ikertzaileek argia nanoeskalan konprimatu dute, nanomaterial bidimentsionalen bat-egiteari esker

2 February, 2015

ICFO eta CIC nanoGUNE zentroko zientzialariak partaide dituen nazioarteko ikerketa batek gailu txikietan argia konprimatu eta horren fluxu elektrikoa kontrolatzea ahalbidetu du, grafenoaren eta boro-nitruroaren erabilera konbinatuari esker.


Aurkikuntza hau plasmoiak deritzen partikulak erabiliz lortu da. Plasmoietan, elektroiak eta argia elkarrekin mugitzen dira, uhin koherente baten antzera. Plasmoiak, grafenoaz orientatuta, nanometroetako uhin-eskaletara murriz daitezke, hau da, argiaren uhin-luzera baino 200 aldiz txikiagoak diren eskaletara.

Orain arte, esperimentu hauetako eragozpen nagusia, plasmoietan gertatzen zen energia-galera azkarra izan ohi zen, baina oztopo hori gaindituta geratu da grafenoaren eta boro-nitruroaren erabilera konbinatuaren bidez.

Aurkikuntza honek bidea ireki dio, detekzio biologikorako, informazioaren prozesamendurako nahiz datuen komunikaziorako erabilgarriak izan daitezkeen zirkuitu optimo miniaturizatuen eta gailuen garapenari.

Ikerketa honetan, EU Graphene Flagship delakoa osatzen duten CIC nanoGUNE euskal zentroko Bartzelonako ICFO zentroko eta Pisako CNR/Scuola Normale Superiore-ko ikertzaileek parte hartu dute, Estatu Batuetako Columbia eta Misuri unibertsitateen laguntzaz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow