Ehun erakunde inguruk parte hartu dute Imaginenano azokako enpresa topaketetan

12 March, 2015

BECen egiten ari den azokaren barnean SPRI Taldeak antolatu duen ekitaldiaren bidez enpresek aukera dute bazkideak bilatzeko beren proiektuetarako, eta merkataritza arloko nahiz transferentzia teknologikoko akordioak tramitatzeko. Jardunaldian zehar 300 bilera baino gehiago egin dira.


21 herrialdetako ehun bat enpresak eta zentrok hartu dute parte ostegunean Imaginenano 2015en (nanoteknologien esparruko Europa osoko ekitaldi handienetakoaren) barruan antolatu diren enpresa topaketetan. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI Taldeko (enpresen garapenerako agentzia) Nanobasque agentziak bultzaturik, martxoaren 13ra arte (ostirala) egongo da zabalik azoka Barakaldoko Bilbao Exhitibion Centre (BEC) eraikinean, eta 1.000 bisitari baino gehiago hurbilduko dira bertara.

Enpresa topaketak SPRIk antolatu ditu, hots, Basque Enterprise Europe Network Partzuergoaren (&fAhttp://www.eenbasque.net/;) koordinatzaileak, laguntzaile dituelarik Partzuergoko gainerako kideak, Espainiako gainerako Partzuergoak eta Nano- and Microtechnologies, Aeronautics and Space eta BioChemTech Talde Sektorialak. Helburua da aukera ematea parte hartuko duten enpresei, eta batez ere ETE, startup, ikerketa zentro eta unibertsitateei, bazkideak aurkitzeko nazioarteko lankidetzarako, merkataritza akordioetarako, joint ventures delakoetarako, azpi-kontrataziorako, transferentzia teknologikorako eta I+G-ko lankidetza proiektuetarako.

Topaketetan alde biko bilerak egingo dira, zeintzuetan parte-hartzaileek lankidetza aukerak sortuko dituzten sektore industrial anitzetan mikro eta nanoteknologiak garatzen eta aplikatzen dituzten nazioarteko enpresa berritzaileenetako batzuekin.

Ekitaldi honetan guztira 310 bilera egin dira eta 170 lankidetza profil sortu, horrek erakusten baitu Imaginenano azokak, nanoteknologia eta nanozientzien sektoreko erakusleiho izateaz gain, badituela  bestelako funtzionaltasunak ere.

 Hirugarren aldiz jarraian egiten da Euskadin Imaginenano, urte birik behin egiten den azoka eta arrakasta ederra bildu zuena 2011ko eta 2013ko edizioetan. Azoka horrek konfirmatu egiten du Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategikoa, zeinaren helburua baita Euskadi nanozientzien eta nanoteknolgien mapa globalean kokatzea.  Apustu hori 2008an hasi zen nanoBasque Estrategia definitu zenean, eta bere helburua da enpresen garapena sustatzea mikro eta nanoteknologiak txertatuz Euskadiko sektore industrial guztietan.  Izan ere, mikro eta nanoteknologiak teknologia bideratzaile gisa identifikatu dira espezializazio adimenduneko Euskadi RIS3 estrategian, eta  200dik gora euskal enpresak dagoeneko integratu dituzte teknologia horiek -batzuek beste batzuk baino gehiago- beren produktu/prozesuetan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow