Basque Cluster Day ekitaldian gertatu zen guztia. Bideoak eta aurkezpenak

6 azaroa, 2015
spri_ris3euskadi_basque_cluster_day

Eusko Jaurlaritzak topaketa horretara gonbidatu zituen kluster guztiak, gogoeta egiteko lankidetzaren bidez lehiakortasuna hobetzeko funtsezkoak diren gaien inguruan. Eusko Jaurlaritzak Basque Cluster Day topaketa baliatu du urtero egingo den hausnarketa bati hasiera emateko. Gogoeta horretan aztertuko dira zeintzuk diren klusterren –beren zeregina delarik lankidetzaren bidez lehiakortasuna hobetzea- dinamismoa bultzatzeko funtsezko gaiak, batez ere euskal klusterrek RIS3 espezializazio adimenduneko prozesuaren barruan duten papera. Ekitaldian egon ez bazinen, hemen dauzkazu giltzarri guztiak.

Otras noticias relacionadas:
1.berria I 2.berria

Programa

Michael Porter Basque Cluster Day ekitaldian

Harvard Business School zentroko Bishop William Lawrence Katedrako irakasle eta Harvard Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuko zuzendari Michael Porter-en agurra, eta Euskadiko Kluster ekimenari aitortza jardunaldiaren irekiera ekitaldian.

bideoa

Alexander Arriola. SPRI Taldeko zuzendari nagusia.

Euskadiko Kluster ekimenen aurrekariak, mugarriak eta ikaskuntzak.

Jardunaldiaren irekiera ekitaldian, Alexander Arriolak ezagutzera eman ditu Euskadiko Kluster ekimenen aurrekariak, azken urteotako mugarri garrantzitsuenak eta ikasitako lezioak. Bestalde, esan du kluster politika “azken urteotan egonkortasun handiena lortu eta gehien errotu denetarikoa” dela. Arriolak nabarmendu du kluster ekimenak denborarekin aldatu eta heldu egiten direla. “Ez dira geldirik egoten. Kluster politikak orobat eskatzen du bere burua berritzea eta bilakaera horretara egokitzea, bereziki espezializazio adimenduneko estrategiak berekin dakartzan erronka berrietara”.

bideoa

Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua

Politika industrialaren arloko erronka berrien garrantzia: RIS3 estrategia eta etorkizuneko giltzarriak.

Arantza Tapiak nabarmendu du zeinen garrantzitsuak diren politika industrialaren arloko erronka berriak: Espezializazio Adimenduneko Estrategia – RIS3. Klusterrei laguntzeko politika berritzea eta klusterrak RIS3 espezializazio estrategiarekin lerrokatzea. Etorkizuneko giltzarriak eta beren eragina Euskadiko ekonomiaren garapenean. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren iritziz, Euskadirentzat funtsezkoa da kluster lehiakorrak izatea, BPGrik handiena duten Europako eskualdeen artean egoten jarraitzeko: “Badakigu kluster lehiakorrak (berritzaileak eta nazioartekotuak) izatea funtsezkoa dela ekonomikoki hazteko, kalitatezko enplegua sortzeko eta BPGrik handieneko Europako eskualdeen %5eko multzoan egoten jarraitzeko”. Sailburuak esan du beharrezkoa dela “zenbait inertzia haustea”, eta jakinarazi du araudi berriari esker errazago izango dela tamaina handiagoko kluster eta elkarteak sortzea, eta klusterren artean lan egitea. “Gure sektore eta kluster naturalen mugak gainditu beharko ditugu eta kluster arteko lankidetza garatu, gaitasunak konbinatuz eta gehituz, proiektu bateratuak egituratuz, jarduerak elkarrekin garatuz eta tamaina egokiena lortuz identifikatutako aukera-nitxo global horietara sartzeko”.

bideoa

Christian Ketels,Harvard Business School-eko TCI-Network-eko presidentea

“Nondik gatoz eta norantz goaz kluster politikan”

Christian Ketels, Harvard Business School-eko TCI-Network-eko presidenteak, bertaratu guztiekin partekatu zuen bere ikuspegia Klusterrek daramaten norabideari buruz. Harvard Business School-eko TCI-Network sareko presidenteak esan duenez, sasoi hartan "jendeak esaten zuen ekonomia zaharkituta zegoela eta zerbitzuetara jo beharra zegoela”. Erabaki hari esker posible izan da sektore berrietan sartzea". “Kluster sendoak dauden tokietan badira baita ere soldata altuagoak, erresistentzia handiagoa krisiari aurre egiteko, start-up gehiago eta enpresa arrakastatsuagoak”.

bideoa

PDF. Christian Ketels. Deskargatu

Christian Ketels-ek Basque Cluster Day topaketan aurkeztu zituen erronken ondoren eginiko gogoetak.

1. Nola bultzatu dibertsifikazioa balio erantsi handiagoa duten jardueretarantz, eta zein lan-eredu berri garatu beharko lirateke klusterretan horretarako?
2. Horrez gain, nola konektatzen dira klusterrak Euskadiko estrategiekin, adibidez RIS3rekin?
3. Azkenik, zein giltzarri nabarmenduko zenukete klusterren lana hobetzeko elkarteek Euskadiren lehiakortasun erronkei erantzun diezaieten?
Erantzun dutenak: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Christian Ketels, TCI-Network-eko presidentea.

bideoa

Jon Azua, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko lehendakariorde ohia eta sailburu ohia

Euskadiko Kluster politikaren jatorria

Jon Azuak “Euskal Klusterrak, 25 urteko esperientzia” mahai-inguruan parte hartu zuen. Hori baino lehen, Arantxa Tapia sailburuak aitortza egin zion Euskadiko Kluster Politikaren estrategia martxan jartzeko egin zuen lanagatik.
“Euskadin klustergintzan inplikatuta dauden 2.500 pertsonak dira benetako energia”. Gogoratu du duela 25 urteko lehen kluster proiektua balio erantsiko altzairuaren sektorekoa izan zela, "baina ez zen ongi atera, ez genuelako izan enpresen eta erakundeen laguntzarik”. Esan du “ez dagoela zertan kluster bat ipini zure bizitzan, ekonomia klusterizatu baino”. Etengabeko lehiakortasun prozesu batean murgildu behar gara". Etorkizunari dagokionez, uste du bukatu beharra dagoela “gobernu-siloekin". Egunik egun, gero eta gehiagok izan beharko dute kluster askotako kide. Eta gobernuek egitura indartsuak izan beharko dituzte".

bideoa

James Wilson eta Mikel Navarro, ORKESTRA, Lehiakortasunaren Euskal Institutua

Nola konektatu ditzakegu Euskadin klusterrak eta RIS3ren lehentasunak?

bideoa

bideoa

PDF. Deskargatu

Mahai-ingurua: “Euskal klusterrak, 25 urteko esperientzia”

José Esmorís, CIE Automotive (ACICAE)

bideoa

Tomás Iriondo, GAIA

bideoa

Eduardo Jiménez, HABIC

bideoa

Antxón López Usoz, DANOBAT (AFM/HEGAN)

bideoa

Xabier Caño, SADER

bideoa

Mahai-ingurua: “Klusterrak eta RIS3. Zein dira erronkak eta apustuak?”

Xabier Ortueta, AFM

bideoa

Juan Pedro López Araguas, Basque BIOcluster

bideoa

Jose Ignacio Hormaeche, EVE

bideoa

Javier López de Lacalle, FMV – FORO MARÍTIMO VASCO

bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow