Energiaren euskal sektoreak enplegu mailari eutsi dio nazioarteko merkatuei esker

18 June, 2015

Energiaren kluster Elkartearen 2014ko urteko Bilera dela eta, SPRIko eta klusterreko zuzendariek (Alex Arriolak eta José Ignacio Hormaechek, hurrenez hurren) energiaren euskal sektorearen diagnosia eskaintzen duen ‘2014ko Energiaren Kluster Panorama’ ikerketaren ondorioak aurkeztu dituzte aste honetan Bilbon. Ikerketaz gain, Energiaren klusterrak 2014an garatutako jarduera nabarienak aurkeztu dira.

Ikerlanaren datuak

Dokumentu honen arabera, energiaren sektoreak enplegu maila mantendu du Euskadin nahiz eta krisi egoeran bizi. Egun 21.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu EAEn, 2011z geroztik %3 bakarrik behera egin duelarik -mundu mailan %9,2 murriztu den bitartean-.

Maila globaleko fakturazioaren datuek, krisiaren urte gogorrenak eta gero (2012- 2014), sektoreak 2014an lortutako bere jardueraren zifra globalak, 2012arekin alderatuta %7,4 murriztuta ikusi ditu, 46.811 milioi euro arte. Murrizketa honen zati handi bat, estatu mailako merkatuaren gainbeherak azal dezake, bai sistema elektrikoari bai gasaren sistemari so eginda. Gainbehera horrek enpresei  nazioarteko merkatuetako presentzia handi dezaten bultzatu die..

Operadore energetikoen eragina deskontatuta, enpresa fabrikatzaileen eta zerbitzuen fakturazio globala 8.857 milioi euroa heldu zen 2014an, eta horietako 4.294 milioi EAEtik ekoiztu dira. Fakturazio oso honetatik %85 (7.569 milioi) nazioarteko merkatuetara bideratu da.

Beste datu nabari bat, enpresek urte hauetan, maila globalean I+G esparruan euren inbertsioak %13 murriztu, eta Euskadin jarduera hauek Bildu dituztela da. Honela, EAEan exekutatuko I+G-ko zifrak 240 milioi euro inguruan mantendu dira eta Euskadin I+G sektoreko jardueratan lan egiten duten pertsona enplegatuen kopuruak %10 egin du gora.

Energiaren Kluster elkartea: jarduera balantzea

Sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburua duen Energiaren Kluster Elkarteak ehun bat bazkide ditu -euskal sektore energetikoaren fakturazioaren eta enpleguaren %80 baino gehiago suposatzen duena-. 2014an bere 2015-2018 Plan Estrategiko berria (PECE 2018) adostu zuen, enpresen koordinazioaren, sektorearen analisi eta kokapenaren, komunikazioaren eta nazioarteko sareen parte hartzearen jardueren bitartez, teknologia, nazioartekotasuna, enpresa eta formakuntza berrikuntzaren esparruetako bazkideei klusterraren balio proposamenak definitzen duena.

Iragan urtean, bere zortzi Lan Taldeetan egindako 21 bileren bitartez jarduera nabarmena izan zuen. Bilera hauek lankidetzan egindako ekintza sorta baten oinarritu ziren, esaterako, sare adimendunak, offshore energia eolikoa edo olatuen energia bezalako esparruetan euskal enpresen gaitasuna promozionatzeko hiru marken sormenean: ‘Smart Grids Basque Country’, ‘Offshore Wind Basque Country’ eta ‘Wave Energy Basque Country’. Horrez gain, nazioarteko misioak burutu eta hedapen- ekitaldiak antolatu ziren.

Gainera, I+G-ko bost proiektutan lankidetzan parte hartu zuen: Autoinstala daitekeen eta dimentsio handiko itsas azpiestazio transformadore bat diseinatzen ari den Marinel;  offshore aerosorgailuentzako plataforma flotatzaileen erakusketa programa Balea; ibilgailu elektrikoentzako birkarga azkarrerako estazio bat garatzera dedikatzen den Azkarga; offshore aerosorgailuen belaunaldi berri batentzako osagarri aurreratuen garapenera dedikatutako Tecoff; eta entsegu aurreratuen bitartez, azpisistema eolikoen integrazio eta baliozkotzerako zentro bat eraikitzeko eta martxan jartzeko helburua duen Eusko Jaurlaritzako Fabrikazio Aurreratutako Estrategian kokatutako  Windbox egitasmoa.

Batzar nagusia

Bizkaiko Parke Teknologikoan egindako entitatearen batzar nagusian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen  eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia, Energiaren klusterreko presidente Ignacio Martin, baita bere zuzendari gerente José Ignacio Hormaeche ere izan ziren. Ekitaldian ere Repsol-eko kontseilari ordezkari Josu Jon Imazek parte hartu zuen, ‘Petrolio eta gasaren merkatuak. Paradigma berri baterantz?’ izeneko txostena eskaintzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow