Biolan-ek eta Graphenea-k Europako Batzordearen ETE-en programako laguntzak lortu dituzte

10 June, 2015

Oinarri teknologikodun Biolan eta Graphenea euskal enpresek, Europako Batzordearen ETE Baliabideen finantza laguntzen bigarren tartearen onespena lortu dute, hots, enpresa txiki eta ertainen zabalkunde, nazioartekotasun eta berrikuntzak babestera bideratutako programaren onespena.

Laguntzak, Horizonte 2020 Europako Batzordearen industria lehiakortasuna bultzatzeko  mekanismo gisa berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuaren egitasmoaren testuinguruan kokatzen dira.

Programa hau hiru fasetan egituratzen da eta horietako lehena proiektuaren bideragarritasun tekniko eta potentziala ebaluatzera bideratuta dago: bigarrena ikerkuntza, garapena eta erreplikazioari babesari eta hirugarrena –finantzaziorik ez duena- komertzializazioari bideratuta dago.

Gipuzkoa Miramongo Parke Teknologikoan industria aplikazioentzako kalitate goreneko grafenoaren fabrika pilotu bat diseinatu, instalatu eta optimizatzeko 1,6 milioi euro esleitu ditu Graphenea konpainiak.

2,2 milioi euroko aurrekontua duen proiektuak, 24 hilabeteko gauzatze epea du eta 20 pertsonari lana emango dio.

“Proiektu hau gure negozio planaren garapenerako bultzada nabarmen bat suposatzen du eta gure hazkundea azkartzeko aukera ematen digu. Graphenearen helburua grafenoaren ekoizpenaren merkatu kuotagatik mundu mailako buru izatea da” adierazi du konpainiako zuzendari nagusi Jesús de la Fuentek.

Bien bitartean, molekulak detektatzeko gai diren biosentsoreen garapenari eta komertzializazioari dedikatutako Biolan enpresa bioteknologikoak S02SAFE proiektuarekin 2 fasearen onespena lortu du.

Egitasmoak, behin erabiltzeko eta sulfitoak azkar zehazteko eta beren fabrikazioaren industrializatzeko aurre-kalibratutako elektrodoetan oinarritutako miniaturizatutako biosentsore berri bat garatzea du helburu.

Biosentsoreak analisi azkar, zehatz eta erabil erraz baterako, eta analisirako metodo konbentzionalen alternatiba eskaintzen duen erreminta izan gura du.

 

El Instrumento Pyme en Horizonte 2020

 

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow