Energia Klusterrak europar aintzatespen bat lortu du

27 abendua, 2017
Ziurtagiriak kudeaketaren bikaintasuna aintzatesten du

Entitateak Gold Label ziurtagiria eskuratu du

 

Europako Batzordearen European Cluster Excellence Initiative (ECEI) ekimenak, kudeaketaren bikaintasuna aintzatesten duen Gold Label ziurtagiria Euskadiko Energia Klusterrari eman dio.

 

Sari hau euskal entitateari egokitu izan zaio, iragan azaroan, zenbait ebaluatzailek auditoretza bat egin ostean eta berton, behatzaile gisa, SPRI-ko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko David Fernández Terreros izan zelarik.

 

Ebaluatzaileek, adierazleen artean, klusterraren estrategiaren definizioa, eskainitako zerbitzuen kalitatea eta bazkideen gogobetetze maila kontuan izan zituzten.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow