Hondakin siderurgikoei bigarren bizitza emateko webgunea

3 uztaila, 2018
Tresna honen bitartez altzairu hondakinak interesdun parametroen arabera sailkatu nahi dira

Industriako hondakinak birbalioztatzea xede duen Reslag europar proiektuaren arduradunek altzairutegietako zepen saltzaileak eta erosleak harremanetan jartzeko ataria abiarazi dute

Ekonomia zirkularra sustatu eta industriako hondakinen berrerabilpena bultzatzeko asmoz, CIC Energigune ikerketa-zentroa buru duen RESLAG europar proiektuak altzairutegietako zepak birbalioztatu nahi ditu. Ekimen honen harira, hondakin siderurgiko horien saltzaile eta erosleen arteko harremanak erraztuko dituen webgunea abiarazi dute.

Tresna honen bitartez, altzairu-industrietako hondakinen mapa sortu nahi da, hondakinak kokapena, kopurua eta tipologia bezalako intereseko parametroen arabera sailkatuz. Horrela, material horien geroko transformaziorako zepak saldu edo erosteko asmoa dutenen arteko harremanak erraztuko dira.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow