Datuen analitika aurreratua, produkzio- prozesuak optimizatzeko

29 azaroa, 2017
Ekitaldia Donostian kokatutako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da

Tecnaliak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Data Analytics-en abantailetan sakonduko duen jardunaldi bat antolatuko dute

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren azaroaren 30ean, datuen analitika aurreratuak enpresei eskain diezaieketen abantailak ezagutzera emateko helburua duen doako jardunaldia antolatuko dute.

 

Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea Programan kokatutako ekitaldia Tecnaliaren egoitzan hots, Donostian kokatutako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da.

 

Datuen analitika aurreratuak (Data Analytics) gaur egun informazio kopuru handiak aztertzeko erabiltzen diren teknologietako bat da. Beste abantailen artean berau aplikatzearekin, baliabideak optimizatzeko, eskaera aurreikusteko, produktibitatea hobetzeko, kalitatea handitzeko, zero akats lortzeko eta makinen doitasuna areagotzeko aukera ematen duten iturri berriak sor daitezen laguntzen da.

 

Ildo honetan, Data Analytics kontzeptua eta 4.0 Industrian duen papera aurkeztean oinarrituko da jardunaldia, baita bertaratzen direnei, hiru arrakasta kasuren bitartez, datuen analitika aurreratuaren erabilerak industria sektore desberdinetan eskaintzen dituen onurak erakustea ere.

 

09:30etatik 13:30etara bitartean egingo den ekitaldiaren azken helburua, enpresei, fabrikako operazio erreminta eta euren negozioei balioa eskaintzeko instrumentu gisa analitika aurreratuaren txertatzea erraztea da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow