Centinela proiektuak Inspire programa irabazi du

23 maiatza, 2016
Inspire proiektua.

Centinela proiektuaren helburua da urruneko detekzio-sistema bat garatzea, oinarri izango dena findegiaren inguruan usain txarra eragiten duten substantziak garaiz hautemateko eta alerta emateko. Petronorrek planteatutako oinarrizko beharrei berariaz erantzuteko diseinatu da proiektua.

Detekzio-sistemak CFM/MPCren eta nanoGUNEren instalazioetan garatuko dira, eta, gero, Burgosko Unibertsitateari transferituko zaizkio; izan ere, substantzia kimikoen laginak segurtasun-kondizioetan tratatzeko ekipatuta daude hango laborategiak. Azken fasean, ekipoa Petronorreko instalazioetara transferituko da, landa-probak egiteko.

 

Kide nagusien funtzioak

Parte-hartzaileak eta kolaboratzaileek honako funtzio hauek izango dituzte:

 

CFM/MPC (Proiektuen Kudeaketa eta Berrikuntza Unitatea): Proiektua kudeatzeko eta koordinatzeko ardura du. Zehaztapenen definizioan, softwarearen diseinuan eta neurketa-sistemen diseinuan hartuko du parte, baita neurketa-sistemen garapenean eta aurreindustrializazioan ere.

 

CIC nanoGUNE (Nanooptika Taldea): Neurketa-sistema (Fourierren transformatu bidezko espektrometroa, diseinu optikoa eta seinalearen tratamendua) garatzen eta karakterizatzen hartuko du parte.

 

Burgosgo Unibertsitatea (Analisi Instrumentaleko Taldea): Usain txarra eragiten duten substantziei dagozkien datu espektroskopikoak biltzea, neurgailua karakterizatzea eta aldagai anitzeko softwarea garatzea, automatikoki garaiz detektatzeko eta alerta emateko.

 

Petronor: Aurrerapena gainbegiratzea, oro har. Betekizunak definitzea. Substantzia-moten eta emisio-gune izan daitezkeenen kartografia.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow