Biozientzien sektoreari bultzada handia emango dio Viralgen Vector Core enpresaren iritsierak

15 September, 2017
Arantxa Tapia sailburua, aurkezpenean.

Ia 10 miloiko inbertsioa egingo da Donostian martxan jarriko den produkzio zentroan, eta kualifikazio altuko 50 lanpostu sortuko dira

 

Europa mailan terapia genetikoan erabiliko diren bektore biralak egingo dituen lehen enpresa izango da. Euskadi erakargarria dela frogatzen du Viralgen Vector Core enpresaren etorrerak eta aldi berean, gure lurraldea munduan kokatzeko aukera ere emango du.

 

Euskal bioenpresek krisiari ihes egiteko eta etorkizuneko ekonomia ereduan sakontzeko ezaugarriak batzen dituzte: I+Gean inbertsio altua egiten dute, kualifikazio altuko lanpostuak eskaintzen dituzte, eskari oso espezializatua dute eta mundo mailako merkatuei zuzenduta daude. 80 bat entitate dira gaur egun esparru honetan lanean dabiltzanak, 1.200 pertsonei lana emanez (Euskadi osoan I+Gren alorrean dabilen profesionalen %6,4) hauetako asko emakumeak.

 

Instalazioak Euskadin jartzearen erabakiaren arrazoiak, nazioarteko talentua erakartzeko daukagun gaitasuna eta administrazioaren inplikazioa bera izan dira, oso denbora gutxian lortu duelako honelako azpiegitura bat kokatzeko beharrezko diren aurrerapausoak emateko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow