Bikaintasun zientifikoari eta berrikuntza enpresarialari bultzada bat

27 azaroa, 2017
CIC nanoGUNE-k milioi erdi bat euro inguru jasoko du proiektu bakoitzagatik

CIC nanoGUNE-k ikertzaile gazteak hezitzeko Europako bi proiektutan parte hartuko du 2018an

 

Nanozientzian oinarritutako CIC nanoGUNE euskal ikerkuntza zentroak, 2018ko urtarrilaz geroztik, elektronika kuantikoaren eta estaldura hibridoen alorretan ikertzaile gazteak hezitzeko Europako bi proiektu berritan parte hartuko du.

 

Proiektuak, Heziketa Sareak (Initial Training Networks) deituriko Europar Batasuneko programari dagozkio. Ekimen honek, unibertsitateak, ikerkuntza zentroak eta enpresak biltzen ditu, doktore titulua lortu ez duten eta ikerkuntzako lehen lau urteetan murgilduta dauden profesionalen belaunaldi berri bat osatze aldera.

 

CIC nanoGUNE-k milioi erdi bat euro inguru jasoko du proiektu bakoitzagatik hurrengo lau urteetarako. Zentroak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, diru-laguntza honek bikaintasun zientifikoa eta berrikuntza enpresariala sustatzen du, baita ikertzaileen karrera- aukerak ere, euren ekintzaile-, sormen- eta berrikuntza- trebetasunak garatuz.

 

Oharrak gaineratzen duen bezala, 2018an zentroak QuESTech eta HYCOAT deituriko proiektuetan parte hartuko duten lau ikertzaile, zentroko Nanogailuen eta Nanomaterialen taldeetan hartuko ditu, hurrenez hurren. Bekak eskatzeko deialdia zabalik da CIC nanoGUNE-ren web orrialdean.

 

“Proiektu hauek entzute internazionala eskaintzen diote, bai aurre-doktoretza ikertzaileari, bai harrera egin dion instituzioari ere. Horrez gain, proiektu hauetako parte izateak ateak irekitzen diete etorkizuneko beste proiektu batzuei eta ikertzaile gazteentzako onuragarriak diren harremanetarako sare berriak ezartzeko aukera luzatzen dute”, azaldu du CIC nanoGUNE-ko zuzendari Jose María Pitarkek.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow