ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA


HOME SPRIko bulego-sarea munduan barrena / SPRIren Turkiako Bulegoa

SPRIren Turkiako Bulegoa

SPRI presente dago Turkian 2003tik hango aholkularien bitartez, eta 2007an inauguratu zuen bere bulego propioa. Hala, euskarri integrala eskaintzen die euskal enpresei, Turkiako merkatuetan sartzen eta ezartzen laguntzeko, eta baita ere atzerritik zuzenean Euskadin egindako inbertsio proiektuak sustatzeko.

SPRIk Turkian duen bulegoan euskarri integrala eskaintzen diegu euskal enpresei Turkiako merkatura sartzeko eta bertan kokatzen laguntzeko. Era berean, laguntza eta aholkularitza ematen diegu Euskadi Europako aliatu bezala ikusten duten Turkiako inbertitzaileei.

KOKAPENA

Mimar Sinan Mah. Tevfik Efendi Sok. Kemer Evleri 24/2 Kemerburgaz, 34075 Istanbul – Turkey
Tel.: +90 542 433 5080
ckocak@spri.com.tr

www.spri.eus/turkiye



Zigdem Kocak
SPRIren Turkiako bulegoko ordezkaria

ENPRESARI ESKAINTZEN DIZKIOGUN ZERBITZUAK TURKIAN

• Turkiako merkatuan Euskadiren potentziala aurkeztea, azalduz leku egokia dela inbertitzeko.
• Euskadin kokatu nahi duten Turkiako enpresen inbertsio berriak, berrinbertsioak eta enpresa-zabalkuntzak identifikatu eta sustatzea.
• Aholkularitza ematea inbertitzaile potentzialei, kokapen premien eta estrategien arabera.

EUSKAL ENPRESARENTZAKO ZERBITZUAK

MERKATUKO ADIMENA

• Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
• Produktuaren arantzelen azterketa: inportazioak / exportazioak.
• Bidaia-agendak prestatzea.
• Laguntza.
• Azoketarako laguntza.
• Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

JOMUGA-HERRIALDEKO EGITURA

• Tokiko bazkideak identifikatzea.
• Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezialitzatuak bilatzea.
• Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
• Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
• Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
• Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
• Bulego Birtualaren zerbitzuak.
• Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.

SAREA ZABALTZEKO ZERBITZUAK

• Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
• Hornitzaileak bilatzea.
• Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
• Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.

SPRIren TURKIAko bulegoak babesten dituen euskal enpresen JARDUERA SEKTORE garrantzitsuenak

Makina-erreminta
Burdindegi-tresnak
Siderurgia
Metalgintza
Energia
Tren-industria
Automobilgintza
Ingeniaritza
Nekazaritzako elikagaiak
Eraikuntza
Ostalaritza
Elektronika eta Softwarea
Automobilgintzaren eta etxetresnen pieza eta osagarriak