ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA


HOME SPRIko bulego-sarea munduan barrena / SPRIREN Brasilgo bulegoa

SPRIREN Brasilgo bulegoa

SPRIk Sao Paulon duen bulegoa 1999an ireki zen, eta 2006an eratu zen SPRIko Ordezkaritza Bulego gisa. Harrezkero, Brasilen nazioartekotzen laguntzen die euskal enpresei.

SPRIk Brasilen duen bulegoan euskarri integrala eskaintzen diegu euskal enpresei Brasileko merkatura sartzeko eta bertan kokatzen laguntzeko. Era berean, laguntza eta aholkularitza ematen diegu Euskadi Europako aliatu bezala ikusten duten Brasileko inbertitzaileei.
 

KOKAPENA

Av. Paulista 2.300, andar pilotis. Sl. 058/059; São Paulo –SP; Brasil
Tel.: +55 11 2847 4591

www.spri.eus/brasil

 

ENPRESARI ESKAINTZEN DIZKIOGUN ZERBITZUAK BRASILEN

• Brasileko merkatuan Euskadiren potentziala aurkeztea, azalduz leku egokia dela inbertitzeko.
• Euskadin kokatu nahi duten Brasileko enpresen inbertsio berriak, berrinbertsioak eta enpresa-zabalkuntzak identifikatu eta sustatzea.
• Aholkularitza ematea inbertitzaile potentzialei, kokapen premien eta estrategien arabera.
 

EUSKAL ENPRESARENTZAKO ZERBITZUAK

MERKATUKO ADIMENA
• Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
• Produktuaren arantzelen azterketa: inportazioak / exportazioak.
• Bidaia-agendak prestatzea.
• Laguntza.
• Azoketarako laguntza.
• Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

JOMUGA-HERRIALDEKO EGITURA
• Tokiko bazkideak identifikatzea.
• Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezialitzatuak bilatzea.
• Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
• Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
• Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
• Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
• Bulego Birtualaren zerbitzuak.
• Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.

SAREA ZABALTZEKO ZERBITZUAK
• Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
• Hornitzaileak bilatzea.
• Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
• Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.
 

SPRIren BRASILGO bulegoak babesten dituen euskal enpresen JARDUERA SEKTORE garrantzitsuenak

  • Siderurgia
  • Makina-erreminta
  • Ingurumena
  • Energia
  • Informazio Teknologiak
  • Bioteknologia
  • Etxetresna elektrikoak
  • Eraikuntza
  • Itsas-industria
  • Petrolioa eta gasa