ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA


HOME SPRIko bulego-sarea munduan barrena / SPRIREN Argentinako Bulegoa

SPRIREN Argentinako Bulegoa

2003tik hona, Eusko Jaurlaritzaren enpresa arloko Buenos Aireseko Ordezkaritzaren barruan, Argentinan nazioartekotzen laguntzen zaie euskal enpresei.

SPRIk Argentinan duen bulegoan euskarri integrala eskaintzen diegu euskal enpresei Argentinako merkatura sartzeko eta bertan kokatzen laguntzeko. Era berean, laguntza eta aholkularitza ematen diegu Euskadi Europako aliatu bezala ikusten duten Argentinako inbertitzaileei.

KOKAPENA

Av. Alicia Moreau de Justo 846 Of. 21 DE BUENOS AIRES
ARGENTINA (C1107AAR) CIUDAD AUTONOMA

Teléfono: +5411 41200586/88/90

beatrizabaurrea@ej-gv.es

www.spri.eus/argentina


Beatriz Abaurrea
SPRIren Argentinako bulegoko ordezkaria

ENPRESARI ESKAINTZEN DIZKIOGUN ZERBITZUAK ARGENTINAN

• Argentinako merkatuan Euskadiren potentziala aurkeztea, azalduz leku egokia dela inbertitzeko.
• Euskadin kokatu nahi duten Argentinako enpresen inbertsio berriak, berrinbertsioak eta enpresa-zabalkuntzak identifikatu eta sustatzea.
• Aholkularitza ematea inbertitzaile potentzialei, kokapen premien eta estrategien arabera.

EUSKAL ENPRESARENTZAKO ZERBITZUAK

MERKATUKO ADIMENA

• Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
• Produktuaren arantzelen azterketa: inportazioak / exportazioak.
• Bidaia-agendak prestatzea.
• Laguntza.
• Azoketarako laguntza.
• Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

JOMUGA-HERRIALDEKO EGITURA

• Tokiko bazkideak identifikatzea.
• Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezialitzatuak bilatzea.
• Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
• Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
• Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
• Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
• Bulego Birtualaren zerbitzuak.
• Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.

SAREA ZABALTZEKO ZERBITZUAK

• Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
• Hornitzaileak bilatzea.
• Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
• Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.

SPRIren ARGENTINAko bulegoak babesten dituen euskal enpresen JARDUERA SEKTORE garrantzitsuenak

Makina-erreminta
Burdindegi-tresnak
Ikus-entzunezkoak
Energia
Tren-industria
Softwarea
Automobilgintza
Ingeniaritza
Nekazaritzako elikagaiak
Eraikuntza
Ostalaritza
Elektronika