BEZEROAREN ARRETA 902 702 142

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

 SPRIren AEBetako bulegoa

2001etik hona, SPRIk Estatu Batuetan dauden EAEko enpresei nazioartekotzen laguntzen dihardu. 2008an, Estatu Batuetako SPRIren Ordezkaritza Bulegoa sortu zen eta gaur egun Eusko Jaurlaritzak AEBetan (New Yorken) duen delegazioaren barruan dago.

SPRIk AEBetan duen bulegoan euskarri integrala eskaintzen diegu euskal enpresei AEBetako merkatura sartzeko eta bertan kokatzen laguntzeko. Era berean, laguntza eta aholkularitza ematen diegu Euskadi Europako aliatu bezala ikusten duten AEBetako inbertitzaileei

SPRIren AEBetako bulegoak babesten dituen euskal enpresen jarduera sektore garrantzitsuenak.

  • Energia berriztagarriak
  • Makina-erreminta
  • Ingurumena
  • Tren-industria
  • Softwarea
  • Automobilgintza
  • Ingeniaritza
  • Nekazaritzako elikagaiak
  • Eraikuntza
  • Elektronika

Euskal enpresarentzako zerbitzuak

Merkatuko adimena

  • Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
  • Produktuaren arantzelen azterketa: inportazioak / exportazioak.
  • Bidaia-agendak prestatzea.
  • Laguntza.
  • Azoketarako laguntza.
  • Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

Jomuga-herrialdeko egitura

  • Tokiko bazkideak identifikatzea.
  • Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezialitzatuak bilatzea.
  • Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
  • Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
  • Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
  • Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
  • Bulego Birtualaren zerbitzuak.
  • Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.

Sarea zabaltzeko zerbitzuak

  • Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
  • Hornitzaileak bilatzea.
  • Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
  • Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.

Finantzaketa

Laguntza organismo multilateralen lizitazioetan::

  • 1. urratsa: ebaluazioa eta estrategia.
  • 2. urratsa: prospekzioa eta negozio bilaketa.
  • 3. urratsa: merkataritza jarduerarako babesa.

Enpresa amerikanentzako zerbitzuak

AEB-etako merkatuan Euskadiren potentziala aurkeztea, azalduz leku egokia dela inbertitzeko.

Euskadin kokatu nahi duten AEB-etako enpresen inbertsio berriak, berrinbertsioak eta enpresa-zabalkuntzak identifikatu eta sustatzea.

Aholkularitza ematea inbertitzaile potentzialei, kokapen premien eta estrategien arabera.