Nortzuk Gara


SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia da, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa.

Gure helburua da euskal enpresak babestu eta bultzatzea Eusko Jaurlaritzaren politikak zabaltzeko zerbitzu eta programen bitartez, bide horretatik, zerbitzu emateko gure herriko enpresa-sareari.

Euskal enpresek SPRI Taldean dauzkate behar dituzten tresnak nazioartekotzeko, ekiteko, finantzatzeko, lurzoru industriala aurkitzeko, teknologia berriak aplikatzeko, berritzeko edota Industria berrian, hots, Basque Industry 4.0 testuinguruan sartzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak agentzia honi eman dio atzerriko inbertsioak erakartzeko eta ahalbidetzeko ardura, Invest in the Basque Country zerbitzuaren bitartez.

SPRI Taldeak erreferentzia garrantzitsua izan nahi du euskal enpresentzat bere Komunikazio kanalen bitartez (spri.eus, buletinak eta sare sozialak).

Ikuspegia

“Europan erreferentzia izatea enpresa sarearen eraldaketa lehiakorrerako erakunde publikoen artean”.

Misioa

“Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate maila hobetuz, giza garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan”.

Baloreak

imagen spri flecha Objektibotasuna.
imagen spri flecha Eraginkortasuna, efizientzia eta errentagarritasun soziala.
imagen spri flecha Bete-beteko arduraldia, fede ona eta eredugarritasuna.
imagen spri flecha Soiltasuna eta zintzotasuna.
imagen spri flecha Gardentasuna, irisgarritasuna eta konfidentzialtasuna.
imagen spri flecha Herritarren parte-hartzea eta lankidetza.
imagen spri flecha Etika, erantzukizuna eta lankidetza.

Azken ordukoa!

Gaurkotasuneko albisteak
euskal enpresarentzat

Aurkitu erraz-erraz gure eduki guztiak
Aurkezpenak, bideoak, albisteak, elkarrizketak