Zardoya Otis enpresak bere igogailu gama zabaldu ahal izango du Donostian irekiko duen fabrika berriaren bidez

9 March, 2017

Multinazionalak 20 milioi inbertituko ditu 2019aren amaieran irekiko den fabrikan.

 

20 milioiko inbertsioa egin ondoren, Zardoya Otis multinazionalak fabrika berri bat instalatuko du Donostian, 2019aren amaieran zabalduko dena. Fabrika berri horri esker, konpainia beste merkatu batzuetara irekiko da, esaterako, etxe-orratzen, itsasontzien edo familia bakarreko etxebizitzen merkatuetara.

 

EAEko fabrika munduko aurreratuenetako bat da teknologia arloan. Igogailuentzako makina, motor eta segurtasun elementuen fabrikazioan espezializaturik dago. Urtean 50.000 unitatetik gorako produkzioa dauka. Iaz 81 milioi euro fakturatu zituen, %30eko hazkundea lortuz duela bost urteko zifrekin alderatuta.

 

Altzan kokatutako fabrikak 200 langile ditu, eta, aurreikuspenen arabera, jende gehiago kontratatu beharko da Zubietako fabrika martxan jartzeko. Konpainiak 1.050.000 igogailu instalatu ditu Espainian. Mantenimendu-zorroa 285.000 igogailukoa da, Portugal eta Maroko ere barne direla, eta horietatik %5ak Euskadin ematen du zerbitzua.

 

Zardoya Otis enpresak burtsan kotizatzen du eta United Technologies Corporation taldeko kide da, zeinak 56.400 milioi dolarreko fakturazioa izan baitzuen iaz. Zardoya Otis enpresak 746 milioi euro fakturatu zituen epealdi berean.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow