Wisconsineko gobernadoreak gonbidapena luzatu die euskal enpresei manufaktura sektorean inbertitu dezaten

17 April, 2015

Scott Walker hiru eguneko bisitan da Euskadin, eta dagoeneko Arantza Tapia sailburuarekin eta EAEko hainbat klusterrekin elkartu da. Bi euskal enpresa daude Wisconsinen kokatuta: Ingeteam eta Inesa


Scott Walker-ek, Ipar Amerikako Wisconsin Estatuko gobernadoreak, gonbidapena luzatu die euskal enpresei manufaktura sektorean inbertitu dezaten, Estatu Batuetako zonalde horrek alderdi erakargarriak dituelako horretarako.  Gobernuak, industriak eta mundu akademikoak garatzen duten lankidetza estuari esker, Wisconsin leku paregabea da produktu aurreratuen garapenean, berrikuntzan eta produkzio eta banaketan diharduten eta AEBetan eta Ipar Amerikan sartu edo hedatu nahi duten enpresentzat.

Scott Walker joan den asteazkenean  etorri zen Euskadira, eta dagoeneko elkarrizketatu da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiarekin negozio aukerak aztertzeko. SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) antolatu duen “Euskal enpresentzako aukerak Wisconsinen” izeneko jardunaldian parte hartu du gobernadoreak.

Ekitaldi horretan frogaturik geratu da Wisconsinek aukera handiak eskaintzen dituela manufaktura, energia, biozeintzia, uraren teknologia eta elikadura industriaren sektoreetan, mundu mailako liderra baita sektore horietan guztietan. Bisita horretan harremanak sortu dira sektore horiekin loturaren bat duten kluster guztiekin, eta hala bilerak egin dira, besteak beste, Aclima (ingurumen klusterra), Gaia (telekomunikazioak) eta Heganekin (aeronautika).

Bi euskal enpresa daude Wisconsinen kokatuta: Ingeteam eta Inesa. Estatu horrek, Estatu Batuen iparraldean dagoenak, sei milioi biztanle ditu eta 42.000 dolarreko per capita BPGa.


Ikusi jardunaldiaren aurkezpenak (2015/04/16)


 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow