Bide-segurtasuneko euskal soluzio bat lehiatzen ari da Erresuma Batuko lehiaketa publiko batean

18 January, 2017

Begirale Controlling Risk-ek trenbide-pasaguneetako oztopoak detektatzeko sistema automatiko bat hornitzeko aukera izan lezake

 

Begirale Controlling Risk enpresa bizkaitarra Erresuma Batuko lehiaketa publiko batean parte hartzen ari da, Network Rail trenbide-azpiegituren operadoreak kudeatzen dituen trenbide-pasaguneetako balizko oztopoak detektatzen lagunduko duen sistema baten horniketa egiteko.

 

Lehian aurkeztutako Begicrossing deritzon sistema bideo-edukiak aztertzeko teknologietan oinarritzen da, pasaguneetako balizko oztopoen edota segurtasun-elementuen hutsegiteen ondorioz gerta daitezkeen gorabeherak detektatu ahal izateko.

 

Soluzioak ikusmen artifizial adimenduna erabiltzen du trenbide-pasaguneetako segurtasuna hobetzeko eta aitzindaria da mundu osoan.

 

Operadore britainiarrak herrialdean dauden trenbide-pasaguneak modernizatzen dihardu gaur egun, oztopoak detektatzeko sistema automatikoen inplementazioaz, tren, ibilgailu nahiz pertsonentzako arriskuak murrizteko. Erresuma Batuan datozen bost urteotan ezarriko den soluzio teknologikoa aukeratu eta homologatzea da oraingo lizitazioaren helburua.

 

Iazko azaroan, euskal konpainia Network Rail-en instalazioetan egon zen, Euskal Trenbide Sareko zazpi trenbide-pasagunetan instalatu berri den proposamen teknologikoa ezagutzera emateko.

Iturria: Euskadi Tecnología

Begicrossing sistemak grabatutako irudiak

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow