Ulma-k proiektu logistiko bat eskuratu du Aljerian

9 ekaina, 2016
Proiektu honek enpresak aljeriar herrialdean egiten duen lehen sarraldia suposatzen du

Taldeak nazioarte mailako bere kanpainarekin jarraitzen du

ULMA Handling Systems gipuzkoar konpainia, Annaba aljeriar hiriko aireportuko terminal berriko ekipajeak kudeatzeko sistemen diseinuaz, horniketaz, instalatzeaz eta martxan jartzeaz arduratuko da.

Horrez gain, Oñatin egoitza duen enpresa, aerodromoaren prozesu logistiko osoaren monitorizazioa ahalbidetuko duen sistema osoa garatzeaz ere arduratuko da.

Proiektu honek logistika ingeniaritzarako enpresak aljeriar herrialdean egiten duen lehen sarraldia suposatzen du eta, Aljerian nahiz inguruko herrialdeetarako inbertsio berrietarako ezartzea sendotzea ahalbidetuko du.

Baggage handling soluzioak fakturazio hamaika mostradorez, ikuskaritzarako bi zirkuituz eta ekipajea hartzeko bi formazio karruselez osatutako irteera-sistema bat du.

ULMA Handling Systems-ek gainera, bertako hegaldietako ekipajeen kudeaketara bideratutako toki baten zatikatutako etorreren sistema eta hegaldi internazionaletako ekipajeetara bideratutako zonaldeak parekatuko ditu.

 

ULMAren Baggage Handling sistema

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow