ULMA-ren soluzio bat, Manhattan-go finantza bihotzean

28 abendua, 2017
ULMA-ren soluzioak eraikineko murru eta lauzetan dituen beharrak asetu ditu

Euskal taldeak, 110 metro baino gehiagoko eraikin bateko eraikuntzan parte hartu du

 

Ulma taldeko obra zibileko Ulma Construction sailak, Amerikako Estatu Batuetako Manhattan-go finantza-barrutian kokatutako 110 metro baino gehiagoko eraikin berri baten eraikuntzan parte hartu du.

 

Zehatz-mehatz, eraikina osatzen duten 30 solairuetako lauzak kofratzeko, euskal taldeak bere CC-4 soluzio integrala txertatu du, hormigoizko akaberak dituzten lauza trinko eta arinduak eraikitzera bideratutako aluminiozko kofratze modularra, alegia.

 

Soluzio honek, obrako langilearentzako segurtasun estandar berme altuak dituzten muntatze eta desmuntatze denbora tarte murritzak lortzeko diseinatuta dago bereziki. Hotelaren eraikuntzan, kofratze sistemak, zutabe, murru, sakondutako pilare, igogailuen nukleo eta zapatei forma emateko erabili izan dira.

 

Enpresak komunikatu baten bitartez azaldu duen bezala, ULMA-ren soluzioak bezeroak bosgarren solairutik gora 298 hotel-logela izango dituen eraikineko murru eta lauzetan dituen beharrak asetu ditu.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow