Ulmak drainatze-sistema bat instalatuko du Rio de Janeiroko eraikin komertzial batean

19 May, 2016

Gipuzkoako enpresa bere nazioarteko kanpainarekin darrai

Ulma Architecural Solutions euskal enpresa, Brasilgo Rio de Janeiro hirian kokatutako 24 solairuko eraikin komertzial batean drainatze-sistema instalatzeaz arduratuko da.

Proiektua, São Bento Korporazioko sarbideetan burutu da, Rio de Janeiro hirigunean kokatutako eraikinean.

Instalazio honetarako aukeratutako sistema, optimizatutako V formako sekzioa duen MultiV drainatze-kanalak izan dira, abiadura handian ura drainatzeko eta kanaleko auto-garbiketa efektua hobetzeko gaitasuna duen soluzioa.

Ura arin prozesatzeko gaitasuna nahitaezko baldintza da, Rio bezalako klima tropikala duen hiri batean, izan ere, uda australeko hilabeteetan zehar, denbora tarte laburrean, euri jasa handiak dakartzan intentsitate handiko ekaitzak pairatu behar baititu.

Drainatze-sistemaren instalakuntzako lanak Brasilgo João Fortes Ingeniería enpresa eraikitzaileak bete ditu.

Berriki, Ulma Taldeko beste enpresa batzuk Rio de Janeiroko zenbait lanetan parte hartu dute, hiriko komunikazioak eta azpiegiturak Joko Olinpikoak abiatu baino lehen hobetzeko asmoz.

Gipuzkoako Oñati udalerrian egoitza duen multzoa, besteak beste metro sarea handitzeko lanetan inplikatuta dago.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow