Ulma Construction Rio-ko Joko Olinpikoetan izango da

4 May, 2016

Euskal enpresak hainbat azpiegitura-lan gauzatzen jardun du Brasilgo hirian

Ulma Construction  enpresak Rio-n egindako zenbait lanetan parte hartu du, hiriburu kariokako komunikazioak eta garraio-azpiegiturak Joko Olinpikoak hasi aurretik hobetzeko asmoz.

Gipuzkoako Oñati herrian finkatuta dagoen konpainiak parte-hartze zuzena izan du du metro-sarea handitzeko lanetan. Proiektu honek 4. Linearen eraikuntza ekarri du, 16 kilometroko ibilbideaz eta hegoaldeko Ipanema auzoa hiriaren mendebaldeko Barra de Tijuta auzoarekin lotzen dituzten zazpi geltokiz osatutakoa.

Garraio metropolitarraren adar berri honek egunean 300.000 bidaiari baino gehiago garraiatuko ditu.

Proiektuari atxikitako erronka teknikoen artean, enkofratze modularren, habeen edota lauza-enkofratzearen berrerabilpena erraztu eta ekinaldi bakoitzeko muntaketa-desmuntaketa lanak saihestuko dituzten soluzioen bilaketa nabarmen daiteke.

Gainera, metro-sarea handitzeko, Pedra do Focinho do Cavalo muinoko tunelak Jardim Oceânico-ko geltokiarekin lotu dituen 250 metroko zubi tiranteduna eraiki behar izan da Tijunako aintzirako ubidearen gainean.

Zubiak 72 metroko garaiera eta 320 metroko luzera ditu, eta pilono inklinatuei lotutako altzairuzko 52 hari-multzoren laguntzez esekita dago.

 

Ulma Construction-en aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow