Ulma Construction-ek Arabiar Emirerrietara eraman ditu bere soluzioak

12 abendua, 2016
Euskal enpresak lodiera eta altuera anitzeko espazioentzako kofratze soluzioak instalatu ditu

Gipuzkoar enpresak, Dubaiko merkataritza-gunearen eraikuntza lanetan parte hartu du

 

Bere kanpo- hedapen kanpainaren barruan, Ulma Construction euskal enpresak, lodiera eta altuera anitzeko espazioentzako kofratze soluzioak instalatu ditu, Dubaiko arabiar emirerrian kokatutako City Walk merkataritza-gunearen eraikuntza proiektuan.

 

Zehatz-mehatz, Oñatin egoitza duen enpresak, solairu bakoitzera egokitzen diren harlauza moldagarriak kofratzeko sistemak instalatu ditu eta bertan hormigonatuarekin konbinatutako aurrefabrikatutako harlauzak erabili izan ditu, besteak beste.

 

Euskal konpainiaren komunikatu baten arabera, erabilitako sistemek  “azkar, segurtasunez eta eraginkortasun osoz, eraikinaren solairuek agertu dituzten altuera- kasuistika desberdinak” konpontzea ahalbidetu dute.

 

Proiektuaren testuinguruan, “txarrantxa metalikoak” erabili izan dira, bai harlauzen eskoran, bai aurrefabrikatutako harlauzetan ere, oharrak gaineratzen duenez.

 

Dubai hiria hazkunde eta eraikuntza irakinaldi garrantzitsu baten murgilduta dago, zeinek erreferente arkitektoniko bihurtuko diren zeru- harraskari, ekipamendu eta espazioak eraikitzea dakarrena.

 

Dubai City Walk 13.000 metro koadroko merkataritza-gune garrantzitsu bat da, 52 saltoki, jatetxe eta Burj Khalifa, munduko zeru- harraskari altuena ikus daitekeen kanpo alde zabal bat duena.

 

 

ULMA Constructionen aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow