Ulmak beste proiektu bat gauzatu du Brasilen

27 July, 2016

Euskal konpainiak fatxada bat instalatu du Sete Lagoas hiriko ikastetxe batean

 

Ulma Architectural Solutions enpresa gipuzkoarra, Brasilgo Minas Gerais estatuko Sete Lagoas hiriko ikastetxe baterako propio egindako 12.000 metro koadroko fatxada baten horniketaz eta instalazioaz arduratu da.

 

Instalazioaren muina hormigoi polimeroan landutako fatxada aireztatuko sistema bat da, kurbatua eta konplexurako sarbidea ematen duen atariaren gainean kokatutakoa, ataria baita hiriaren inguruko leku zabal batean gauzatutako proiektu honen ezaugarririk bereizgarriena.

 

Eraikina hainbat jardueratarako esparrutzat erabiltzeko asmoz sortua da, eta horren harira, atari lerromakurrak, bisitariei ongi etorria emateaz gain, konplexua osatzen duten hiru eraikinetarako sarbidea eskaintzen du: ikastetxea, eskola teknikoa eta ekitaldi aretoa, ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

 

“Jatorrizko proiektuak fatxada kurbatu bat proposatzen du material berberaz egindako inklinazioarekin. Erronka honi aurre egiteko, ULMAk aluminiozko profilez osatutako metalezko azpiegitura osagarri bat instalatu du, eta horrexen gainean kokatu dira gero hormigoi polimerozko plakak”, ziurtatu du David Sevilla konpainiako teknikariak.

 

 

Ulma Architectural Solutions-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow