Ulmak soluzio jasangarriak eskainiko dizkio Peruko proiektu bati

29 June, 2016

Euskal konpainiak Liman kokatutako eraikin korporatibo baten eraikuntzan parte hartzen ari da

Ulma taldeko eraikuntza dibisioa, Ichma Dorrearen proiektuan lanean dabil, Peruko hiriburuko eraikin korporatiboari, onibarraren eraginkortasuna eta jasangarritasuna indartzeko soluzioak eskainiko dizkiolarik.

Herrialdeko enpresa eta finantza egoitza garrantzitsuenak kokatzen diren inguruan kokatutako Ichma Dorreak, ingurumenarekiko errespetua adierazten duten eraikinak aintzat hartzen dituen LEED Green Building ziurtagiria lortzea du helburu.

Proiektuaren barnean, Ulma Construction-ek kofratzerako soluzio integralak, eta ingeniaritza euskarriak eman ditu eta lanen ikuskaritzaz arduratu da ere bai.

Peruko proiektua, Oñatin egoitza duen enpresak munduko bazter desberdinetan hasitako nazioarteko beste ekimenei gehitu zaio.

Zehatz- mehatz, Ulma Construction-ek Rio de Janeiron burututako zenbait lan betetzen parte hartu du, Joko Olinpikoak ospatu baino lehen karioka hiriburuko komunikazio eta garraio azpiegiturak hobetze aldera.

Enpresa metro sarea handitzeko, 4. Linea eraikitzea, 16 kilometrotako ibilbidea eta hegoaldeko Ipanema auzoa eta hiriko mendebaldean kokatutako Barra de Tijuca inguruarekin lotuko dituzten zazpi geltoki egitea suposatu duten lanetan inplikatuta egon da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow