Teknia Group-ek 13,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du aurten

9 July, 2015

Teknia Group-ek, Euskal industria multinazionalak, mundu osoko zenbait herrialdetan banatutako bere lantegiak modernizatzeko, eta aurtengo ekoizpen prozesuak hobetzeko 13,5 milioi euroko inbertsioa egingo du.

Inbertsio hau, automobilgintzako osagaietan espezializatutako enpresa bizkaitarraren plan estrategikoaren zati bat da. Enpresak berak egindako kalkuluen arabera gainera fakturazioa 2017an 400 milioietara heltzea espero du.

Gainera, enpresak merkatu berrietara heldu nahi du, Errusia, AEB, Turkia eta Indian dauden konpainiak erosita. Azken herrialde honetatik asiar kontinentean hazkunde plataforma bat ezarriko lukeen.

Industria taldeak, 20 langilez osatutako I+G unitate bat du eta salmenten fakturazioko %1,5 bertara bideratzen ditu; konpainiak kopurua hau %3,5era arte handitzea gura du.

Azken hilabeteetan, Volkswagen eta Renault-erako bost milioiko balio duten eskariak eskuratu ditu Elorrioko zentroak.

Nazioartean presentzia handia duen taldeak diru sarrera gehienak kanpoko merkatuetatik hel daitezela espero du. Egun Teknia Group-ek 2.100 langile ditu.

Iturria: Estrategia Empresarial

Teknia Aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow