Euskal teknologia Israelgo eguzki-instalazio termiko baterako

28 iraila, 2016
Enpresa bizkaitarrak konbustio-ekipoak hornituko dizkio Ashalim eguzki-instalazio termikoari

E&M euskal enpresa Israeleko eguzki-instalazio termiko baterako konbustio-ekipoak hornitzeaz arduratuko da

 

Industria arloko erregailuak fabrikatzen dituen E&M konpainia bizkaitarrak konbustio-ekipoak hornituko dizkio Israelgo Ashalim kokagunean finkatutako eguzki-instalazio termiko bati. 121 MWeko guztizko potentzia izango duen instalazio honen eraikuntzarako 1.000 euroko inbertsioa egin beharko da.

 

Euskal konpainia gas naturalez funtzionatzen duten JBD-40.000-G modeloko hiru erregailu eta gasolioa eta gas naturala erabiltzen dituzten JBD-40.000-GLO modeloko beste bi erregailu hornitzeaz arduratuko da. Gainera, Sugimat enpresa valentziarrak 25 MW termikoko bost galdara hornituko ditu.

 

Konpainiak zabaldutako ohar baten arabera, 2017rako abian jartzea espero den Negeveko basamortuko instalazio horrek 1,2 milioi etxebizitza inguru energiaz hornituko ditu.

 

Energia berriztagarrien esparruaren barruan, E&M Combustión enpresak presentzia nabarmena lortu du eguzki-instalazio termikoen sektorean, bai dorrearen eta heliostatu-multzoen teknologia erabiltzen duten instalazioetan, baita HTF teknologia erabiltzen duten instalazioen garapenean ere.

 

2004an sortu eta Arteaga herrian finkatuta dagoen E&M enpresak teknologia berritzaileak erabiltzen ditu konbustio-ekipoak fabrikatzeko, gas kutsatzaileen emisioa murriztuz. Konpainiaren jarduera-esparruari atxikita daude energia, sektore petrokimikoa, findegiak eta biomasa bezalako sektoreak. Egun, 20 herrialde baino gehiagotan finkatuta dago, eta ekoizpenaren % 70 baino gehiago esportaziora zuzenduta dauka.

 

 

E&M Combustión-en aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow