Euskal teknologia Europan, energia berriztagarriak biltegiratzeko

7 April, 2016

Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal enpresak iturri berriztagarrietako energia biltegiratzeko laborategi mugigarri bat abiarazi du Europako Batzordeak Holandako Petten hirian duen Ikerketa Zentroan.

Euskal konpainia ekipamendu horren horniketaz eta mantentze-lanez arduratuko da, horri atxikitako 166 kVAko potentzia bihurtzeko sistema (PCS) eta energia kudeatzeko soluzioa (EMS) barne hartuta, 180 kWh litio-ioi baterietan integratzeaz gainera.

Instalazioaren mugigarritasuna da laborategiaren abantailarik handiena, itsasoz zein errepidez garraia daitekeelako, erabili beharreko lekuetan muntaketa eta instalazio handirik egin beharrik gabe.

Ekipamendua arras erabilgarria da, elektrizitatearen horniketa-sareetan energia berriztagarrien sarrera etengabe gehituz doan egungo testuinguruan. Egoera honetan, behar-beharrezkoa da energia-horniketa berma dezaketen teknologia fidagarriak garatzea, iturri berriztagarrietako sorkuntza behar adinakoa ez denerako. Baina aldi berean, biltegiratze-soluzioak lortu behar dira soberako sorkuntza dagoenerako.

Orekaren aldeko lan hau energia biltegiratzeko teknologiek erraz dezakete, transmisio eta banaketa sareetan nahiz eskala txikiagoko sareetan.

 

Ingeteam-en aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow